2008/04/08

Cous-cousa kurry eta barazkiekin / Cous-cous al curry con verduras


Cous-cousa kurry eta barazkiekin egiteko errezeta aurkezten dizuet gaur. Errezetan nik bota nizkion barazkiak jartzen dizkizuet, baina badakizue, probatu etxean dituzuenekin! Gainera, fruitu lehorrak ere oso ondo geratzen dira plater honetan: intxaurrak, pistatxoak, kakahueteak, paxak...

Kurry kopurua zuen gustuaren arabera izan behar da. Kontuz ibili nahiko fuertea delako, beraz, hobe pixkanaka gehitzen joatea, probatzea, eta gehiago nahi baduzue gehiago bota.
--------------------------------------------------------------------------------------
Hoy os presento una receta para hacer cous-cous al curry con verduras. En la receta os he puesto las verduras que yo le he puesto, pero ya sabeis, ¡probad a ponerle las verduras que tengais en casa! Además, le van muy bien los frutos secos: nueces, pistachos, cacahuetes, pasas...

La cantidad de curry debe ser al gusto de cada uno. Tened cuidado por que es bastante fuerte el sabor, es mejor que vayais hechando poco a poco y probando que os parece, y luego ir añadiéndole más.


Osagaiak (4 pertsona):
  • 500g cous-cous
  • 1l ur
  • 5 Zainzuri berde
  • Tipula erdi
  • 1 porru
  • 1 tomate
  • Kalabaza zati 1
  • 2 piper gorri (pikilo)
  • 2 azenario
  • Girasol pipak
  • Sesamo haziak
  • Gatza
  • Olioa
  • Kurrya

Barazki guztiak julianan moztu eta olio gutxirekin frijitu 10 minutu inguru, "al dente" egon arte. Amaieran haziak gehitu eta beste pare bat buelta eman su bizian.
Ura gatz eta olio pixkatekin sutan jarri. Irakiten hasten denean, sutik kendu eta cous-cousa gehitu. Nahastu. 3 minutu utzi geldirik. Berriz sutan jarri, kurrya gehitu eta beste 3 minutu eduki nahasten den bitartean.
Cous-cousa eta barazkiak nahastu eta jateko prest dago!

Ingredientes (4 personas):
  • 500gr cous-cous
  • 1l agua
  • 5 Espárragos trigueros
  • 1/2 Cebolla
  • 1 puerro
  • 1 tomate
  • 1 trozo Calabaza
  • 2 pimientos rojos (piquillo)
  • 2 zanahorias
  • Pipas de Girasolk
  • Semillas de Sésamo
  • Sal
  • Aceite
  • Curry

COrtar todas las verduras en juliana y freírlas con poco aceite durante unos 10 minutos, hasta que estén "al dente". Al final, añadirle las semillas y darle un par de vueltas a fuego vivo.
Poner al fuego el agua con un poco de sal y aceite. Cuando hierva, quitarlo del fuego y añadirle el cous-cous. Mezclar. Dejar reposar 3 minutos. Volver a poner al fuego, añadirle el curry y hacer 3 minutos removiendo constantemente.
Mezclar el cous-cous con las verduras, ¡y listo para comer!

5 comments:

Anonymous said...

Kaixo Olaia,

Txinatar jatetxetara joaten garenean, adibidez, oilazkoa zatituta emateaz gain saltsa batekin eskaintze dute, eta bertan pistatxoak (eta almendrak) daude. Ba al dakizu nola egiten den horrelako saltsarik?

Mila esker,

behiala said...

Kaixo!

Ba ez nago ziur ze saltsa den zuk diozuna. Agian "salsa agridulce" delakoa da? Nik diodan saltsa hau "rollito de primavera"-rekin batera ere ateratzen dute normalean, gorri xamarra da eta nahiko gizena.

Hala bada, pare bat errezeta baditut, baina ez det oraindik inoiz proba egin. Hala ere, hori bada nahi duzuna, abixatu eta bidaliko dizkizut errezetak.

Olaia

Anonymous said...

Kaixo Olaia,

Ez nago zihur, baina, agian arrazoina duzu!!! "Agri-dulce" saltsa izan daiteke. Gozoa da, eta besteak beste pinoiak ditu.
Nire asmoa amuarraina edo lupia "txikia"rekin prestatzekoa da. Zapore berriak ikertu, dastatu eta gozatzeko asmoz!

Laster arte,

behiala said...

Kaixo!

Zure korreora bidaliko dizut saltsaren errezeta. Nik uste goxoa geratuko zaizula, arrainarekin ondo geratuko dela. Esango didazu ea zemuzkoa geratu den!

Nik ere etxean prestatuko dut saltsa hau, eta errezeta igoko dut blogera.

Ondo segi,
Olaia

Anonymous said...

onek uzain tzarra du kk bat ematen du