2008/10/16

Txokolatez estaliriko txermenak natilekin / Peras al chocolate con natillas



Ez dakit jakingo duzuen, baina ADILAC-ek (laktosaren intolerantziadunen elkarteak) laktosa gabeko errezeten leihaketa bat prestatu du. Errezetak bidaltzeko epea Abenduaren 31ean amaitzen da, beraz, nahi baduzue oraindik denbora duzue zuen errezeta bidaltzeko.

Nik bidali dut nire errezeta (aurretik bidali izan ditudan errezeta batzuk ere ba daude), eta gaur hemen aurkezten dizuean hau da: Txokolatez estaliriko txermenak natilekin. Nire errezeta honi edo beste bati zuen botoa eman nahi badiozue, sar zaitezte leihaketaren web orrira eta eman zuen botoa e-mail baten bidez (bertan jartzen du helbidea). Animatu eta eman zure botoa!
-------------------------------------------------------------------------------------------
No sé si lo sabreis, pero ADILAC (la asociación de intolerantes a la lactosa) ha organizado un concurso de recetas sin lactosa. La fecha límite para mandar recetas es el 31 de Diciembre, por lo que aún teneis tiempo de mandar vuestra receta.

Yo ya he mandado mi receta (aunque también hay otras recetas que envíe antes), y es la que os presento hoy aquí: Peras al chocolate con natillas. Si quereis dar vuestro voto a esta receta mía o a alguna otra, entrad a la página web del concurso y dad vuestro voto mediante un e-mail (allí mismo pone la dirección). ¡Anímate y vota!


Txermenen osagaiak
  • 4 txermen heldu
  • Ura
  • Azukrea
  • Kanela makila
  • 150g koberturarako txokolate (laktosa gabe)

Txermenak zuritu, beheko txurtena kendu (txurten luzea utzi politagoa eogn dadin) eta oinarria moztu zapala gera dadin, eta horrela txermena tente mantentzeko. Lapiko batean nahiko ur jarri (txermenak tapatzeko aina) azukre askorekin eta kanela makilarekin. Honekin almibar bat egin eta su baxuan jarri. Beroa dagoenean, txermenak almibarean sartu eta ordu erdi inguru egosi (txermenak egosiak egon arte). Txermenak almibaretik atera, ura kendu eta hozten utzi hozgailu edo izozgailuan. Ondo hoztu arte itxaron.

Txokolatea "baño marian" jarri (ura duen lapiko bat sutan jarri eta barruan beste lapiko bat jarri txokolatearekin, kontuz ibili ura ez sartzeko txokolatean). Txokolatea urtu nahastuz, eta ondo urtua dagoenean txermenak txokolateaz inguratu (dagoeneko hotzak egon behar dute) eta labeko paper batera atera txokolatea hoztu eta gogortu arte.

Natilen osagaiak:
  • 500ml olo esne
  • 4 arrautz gorringo
  • 2 goilarakada azukre
  • 2 goilarakada maizena
  • Kanela makil bat
  • Limoi azal bat

Olo esnea, kanela makila eta limoi azala lapiko batean egosten jarri (beste esneekin ere egin daiteke, bakoitzaren gustura) su baxuan erre ez dadin. Esnea zaindu noizean behin nahastuz, erre edo itsats ez dadin. Nahiko beroa dagoenean baina irakiten hasi aurretik sutik kendu.

Ontzi batean gorringoak, azukrea eta maizena nahastu. Esne beroa gehitu ondo nahastuz. Berriz sutan jarri (su baxuan) eta nahasten joan etengabe, erraz itsasten baita. Nahasten joan espuma joaten hasten zaion arte. Honek esan nahi du natila loditzen hasi dela. Nahasten jarraitu nahi duzuen lodiera hartu arte (kontuan izan hozterakoan gehiago lodituko dela).

Aurkezpena:
Natila epelak 4 ontzitan banatu. Natila bakoitzaren gainean txermen hotz bat jarri, eta mugurdi eta menta hosto batzuekin apaindu.
Ingredientes de las peras:
  • 4 peras maduras
  • Agua
  • Azúcar
  • Canela en rama
  • 150gr chocolate de cobertura (sin lactosa)

Pelar las peras, quitarles el rabito de abajo (dejar el rabo largo para decorar) y cortar la base para que se quede plana y se aguante la pera de pie. Poner en un cazo bastante agua (tiene que cubrir las peras) con bien de azúcar y una rama de canela. Hacer un almíbar con esto y ponerlo al fuego suave. Cuando esté caliente, introducir las peras en el almíbar y cocer una media hora (hasta que las peras estén cocidas). Sacar las peras del almíbar, escurrir bien y dejar enfriar en la nevera o congelador. Esperar hasta que se enfríen.

Poner al baño maría el chocolate (poner un cazo con agua caliente y dentro otro cazo con el chocolate, cuidando de que no le entre agua al chocolate). Derretir mezclando. Cuando esté bien fundido, bañar las peras (que ya estarán frías) con el chocolate, y sacarlas a un papel de horno hasta que el chocolate se enfríe y endurezca bien.

Ingredientes de las natillas:
  • 500ml leche de avena
  • 4 yemas de huevo
  • 2 cucharadas de azúcar
  • 2 cucharadas de maicena
  • 1 rama canela
  • Piel de limón

Poner a cocer en un cazo la leche de avena (también se puede hacer con otras leches vegetales, según gustos), la rama de canela y la piel de limón a fuego suave para que no se queme. Vigilar la leche removiendo de vez en cuando para que no se queme ni se pegue. cuando esté bien caliente pero sin llegar a hervir, apartar del fuego.

En un bol mezclar las yemas de huevo con el azúcar y la maizena. Añadir la leche caliente removiendo bien. Poner otra vez al fuego (con fuego suave) e ir removiendo constantemente porque se pega con facilidad. Ir mezclando hasta que la espuma que tiene se vaya. Eso significará que ya está engordando la natilla. Seguir cociendo hasta que coja la consistencia que se desea, teniendo en cuenta que al enfriar engordará.

Presentación:
Repartir las natillas aún tibias en 4 cuencos o platos hondos. Poner una pera bien fría encima de cada natilla, y decorar los platos con algunas frambuesas y una hojita de menta.

No comments: