2008/05/08

Pasta alla carbonara


Agindu moduan, italiatik ekarritako liburutik ateratako errezeta bat da hau. Gainera, Erroman egon nintzenean jatetxe batean probatu nuen, eta asko gustatu zitzaidan. Erromako plater tipikoetako bat da.


Hemen "carbonara" entzuten dugunean, natarekin dela pentsatzen dugu. Baina benetako "carbonarak" ez darama inongo natarik. Kremositatea emateko, arraultzak erabiltzen dira. Hori bai, nahiko pipermin darama (carbonara izena hortik dator, piperminaren ikatz koloretik) eta baita nahiko gazta. Nik gazta zahar pixka bat bota diot (laktosa gutxi darama gazta-zaharrak) baina hori beti bezala, bakoitzari ondo joaten zaionaren arabera.


Espero det gustoko izatea!
-------------------------------------------------------------------------------------------
Como os prometí, esta es una receta sacada del libro que me traje de Italia. Además, lo probé en un restaurante de Roma, y me gustó mucho. Es uno de los platos típicos de Roma.


Aquí, cuando oímos "carbonara" pensamos en nata. Pero la "carbonara" original, no lleva nada de nata. Para darle cremosidad, se utilizan huevos. Eso sí, lleva bastante pimienta (de ahí le viene el nombre de carbonara, del color de carbón que tiene la pimienta) y también bastante queso. Yo le he puesto queso curado (porque el queso curado tiene poca lactosa) pero eso como siempre, según os siente a cada uno.


¡Espero que os guste!






Osagaiak (4 perts):

  • Spaguettiak

  • 3 arraultz

  • Bacon-a

  • Tipula 1/2

  • Gazta

  • Pipermin beltza

Spaguettiak egosi ura, gatza eta olioarekin. Eginak daudenean eskurritu.


Tipula julianan moztu eta ondo potsatu zartagi batean. Bacon txikitua gehitu eta frijitu.


Arraultzak ondo nahastu, eta pipermina eta gazta gehitu.


Osagai guziak nahastu eta pare bat minutu berotu kazuelan (askoz gehiago ez, bestela arraultza kuajatu egiten delako!).

Ingredientes (4 pers):

  • Spaguettis

  • 3 huevos

  • Bacon

  • 1/2 cebolla

  • Queso

  • Pimienta negra

Cocer los spaguettis con agua, sal y aceite. Cuando estén cocidos, escurrir.


Cortar la cebolla en juliana y pocharlo bien en la sartén. Añadir el bacon cortadoy freir.


Batir los huevos, y mezclarlos con pimienta negra y queso.


Mezclar bien todos los ingredientes y calentar un par de minutos en una cazuela (no mucho más, porque ¡sino se cuaja el huevo!).

3 comments:

Unknown said...

Ona errezeta! Batez ere izenaren nondik norakoa. Istorio politta, bai hoixe.

Gomendio txiki bat egin gura nizuke. Pasta egostea azkenerako utziko nuke "al dente" ("al diente" italieraz) puntu hori ez galtzeko.

Al denteri buruz ari garela aurreko baten lagun italiar batek pasta nola egosten duen kontatu zidan, hau da, zenbat denbora edukitzen duen egosten: Pasta-kaxak dionari minutu bat kentzen dio ondoren, zuzenean platerera eramateko. Egin proba, badabil-eta!

Oier

postscriptum: Gerta daiteke pasta-kaxa batzuetan bi denbora ematea (al dente/normala). Harzazu al dente denbora eta minutu bat lehenago kendu.

behiala said...

Kaixo Oier!

Milesker iruzkinagatik. ARRAZOIA DEZU! Pasta egostea, azkenerako utzi behar da. Nik horrela egiten det, baina errezetan gaizki jarri det, beraz, milesker abisatzeagatik.

Eta bestea probatuko det, "al dente" egoteko jartzen duen denbora baino minutu bat gutxiago egosiko det orduan. Milesker!

Olaia

behiala said...

Hola!

Para los que no entendais euskera, os traduzco un poco el comentario de Oier, porque nos dá dos buenos consejos:

1. La pasta hay que cocer lo último, porque sino se pasa de ese punto "al dente".

2. Para que esté en su punto, probad a cocer la pasat 1 minuto menos de lo que pone en el paquete que se tiene que cocer para estar "al dente".

Olaia