2008/05/26

Espinaken enpanadilak / Empanadillas de espinacas


Nire lagun Maddalenek lehengo egunean eman zidan errezeta baten moldaketa da hau. Berak roquefort gaztarekin eginiko saltsa bat erabili zuen, adibidez, baina oinarrian errezeta antzekoa da.
-------------------------------------------------------------------------------------------
Esta es una adaptación de una receta que me dió mi amiga Maddalen el otro día. Ella utilizó una salsa a base de queso roquefort, por ejemplo, pero en el fondo es una receta parecida.







Osagaiak:


  • Enpanadila orriak

  • Espinakak

  • Ganba gordinak

  • Pinoiak

  • Arraultza 1

  • Sesamoa

  • Laktosa gabeko gazta


Espinakak egosi (gordinak badira 5 min inguru, izoztuak badira, paketean dioena). Oso ondo eskurritu, ur guztia kendu arte. Txiki zatitu.



Ganbak erditik zatitu. Pinoiak olio gutxi duen zartagi batean gorritu, eta ganbak ere salteatu. Eginak daudenean, espinakak gehitu eta beste pare bat minutu egin.



Enpanadila orrien erdian nahasketa pixka bat jarri eta erditik tolestu ondoren, eskinak ondo itxatxi sardexka baten laguntzaz. Handiagoak egin nahi izanez gero, enpanadila orri bat gehiago bete, eta beste batekin estal daiteke. Arraultzarekin margotu eta sesamo pixkat bota. Labean 200ºCtara gorritu arte egin daitezke, edo nahiago baduzue, zartagi batean olio askorekin egin.

Ingredientes:


  • Hojas de empanadilla

  • Espinacas

  • Gambas crudas

  • Piñones

  • 1 huevo

  • Sésamo

  • Queso sin lactosa


Cocer las espinacas (si son crudas, unos 5 minutos, si son congeladas, lo que ponga en el envase). Escurrir muy bien, hasta quitarles todo el agua. Picar bien.



Cortar las gambas por la mitad. Tostar los piñones en una sartén con poco aceite, y saltear las gambas después. Cuando estén hechas, añadir las espinacas y hacer otro par de minutos.



Poner un poco de la mezcla en la mitad de las hojas de empanadilla, y doblar por la mitad. Cerrar bien las esquinas con ayuda de un tenedor. Si se quieren hacer más grandes, se puede llenar una hoja de empanadilla y cubrir con otra. Pintar con huevo y ponerles un poco de sésamo. Hornear a 200ºC hasta que se doren, o si se prefiere, freir en abundante aceite.

2 comments:

Amaia said...

Kaixo Olaia,
errezeta honetan zer momentutan noiz sartzen da gazta?? osagaien listan gazta aipatzen duzu baina azalpenean ez da agertzen. Mila esker!! Amaia

behiala said...

Kaixo Amaia

Ba arrazoia dezu!! Ahaztu egin zitzaidan gazta jartzea, jejeje. Ba gazta enpanadilaren barruko osagai guztiak nahasterakoan gehitu behar da, zatitxotan mozturik.

Ondo segi!

Olaia