2009/03/04

Urdaiazpiko eta barazki quiche-a / Quiche de verduras y jamón


Aurreko egunean hozgailua barazkiz bete zegoela ikusi genuen ama eta biok, eta ez estropeatzeko, quiche bat egin nuen. Azpikaldean hojaldrea jarriz oso ondo geratzen da, baina ez nuenez, pizza-ore moduko bat egin nuen irin, ur, olio, legami eta gatz pixkatekin. Hala ere, esan dizuedan moduan hojaldre edo masa brise (uste dut horrela izena duela) erabil dezakezue, eta orea egitearen lana kentzen duzue. Hori bai, erabiltzen duzuen orea erabiltzen duzuela, gainontzeko osagaiak gehitu aurretik pixkat labean egitea gomendatzen dizuet (Hojaldrea bada, garbantzu batzuk jarri gainean gehiegi ez igotzeko).

El otro día mi ama y yo nos dimos cuenta de que teníamos el frigorífico lleno de verduras, y para que no se estropearan, hice una quiche. Queda muy bien si se pone hojaldre en la base, pero como no tenía, hice algo parecido a una masa de pizza con harina, agua, aceite, levadura y sal. Aún y todo, como ya os he dicho, se puede usar hojaldre o masa brise (creo que se llama así), y así os quitais el trabajo de hacer la masa. Eso sí, useis la masa que useis, os recomiendo que la horneeis un poco antes de añadir el resto de los ingredientes (si es hojaldre, ponerle unos garbanzos encima para que no suba demasiado).

Osagaiak: / Ingredientes:
  • Pizza-orea / masa de pizza
  • Tomate 1 / 1 tomate
  • Piper berde 1 / 1 pimiento verde
  • Pikilo piper gorriak / Pimientos rojos de piquillo
  • Kalabaza zati bat / Un trozo de calabaza
  • Tipula erdi / Media cebolla
  • Txanpiak / Champis
  • Azenaorioa / Zanahoria
  • Aguakate / Aguacate
  • Urdaiazpiko zatitxo batzuk / Trocitos de jamón serrano
  • Laktosa gabeko gazta / Queso sin lactosa
  • 2 arraultz / 2 huevos
  • Olo nata / Nata de avena

Hasteko, quiche-aren oinarri izango den orea prestatu behar dugu. Horretarako, aukeratu duzun orea laberako molde batean jarri, azpikalde eta aldeak estaliz. Garrantzitsua da aldeetatik pixkat igotzea (behintzat 2cm) barruan gainontzeko osagaiak eusteko. Sarde batekin zulotxoak egin ore guztitik, eta hojaldrea bada garbantzu batzuk jarri azpikalde guztia estaliz. Labean egin 200ºCtara egina egon arte. Hori bai, ez utzi gorritu arte, bestela gero berriz sartzean erre egin daiteke.

Barazki guztiak zati txikitan moztu, baina utzi barazki batzuk zati handiagotan apaintzeko. Tipula, piperrak, kalabaza eta azenarioa sutan jarri olio eta gatz pixkatekin potxatu arte. Txanpiak, tomatea eta aguakatea gehitu eta eginak egon arte egin.

Aurrez labean egindako orearen gainean urdaiazpiko eta gazta zatitxoak jarri azpikaldea estaliz. Arraultzak irabiatu nata pixkatekin, eta barazkiekin nahastu. Nahaski hau orera gehitu eta ganiean, apaintzeko utziriko barazkiak jarri.

Labean egin 200ºC-tara kuajatu eta pixkat gorritu arte. Oraindik beroa dagoenean jan.

Para empezar, hay que preparar la masa que será la base de la quiche. Para eso, pon la masa que hayas elegido en un molde para horno, cubriendo el fondo y los lados. Es importante que suba un poco por los lados (por lo menos 2cm) para que sujete el resto de los ingredientes. Pinchar con un tenedor toda la superficie, y si es hojaldre, cubrir el fondo con garbanzos. Hornear a 200ºC hasta que esté hecho. Eso sí, no dejes que se dore, porque sino al volver a meter al horno se puede quemar.

Cortar todas las verduritas en trozos pequeños, pero deja algunas verduras en trozos mayores para decorar. Pocha las cebollas, los pimientos, la calabaza y la zanahoria con un poco de aceite y sal. Añade los champis, el tomate y el aguacate y sofríe hasta que estén hechos.

Pon los trocitos de jamón y queso en la masa previamente horneada, cubriendo el fonod. Bate los huevos con la nata, y mezcla con las verduras. Añade la mezcla a la masa, y pon las verduras que hayas dejado para decorar encima.

Hornea a 200ºC hasta que cuaje y se dore. Comer mientras siga caliente.

2 comments:

idu said...

Kriston itxura du honek Olaia,
Gure etxean ere ez dira barazkiak falta izaten, probatu ein behar dut!

behiala said...

Kaixo Idu!

Proba egin eta esango didazu ea gustatu zaizun!

Olaia