2009/03/24

Txokolatezko macaron-ak / Macarons de chocolate


Askotan ikusi dut errezeta hau, eta egiteko gogoa neukan. Oso politak geratzen dira, eta oparitzeko moduko postrea da. Gainera, benetan goxoak dira. Hori bai, kontuz egin behar dira ondo ateratzeko. Zuringoak elur-puntuan ondo jarri behar dira, orea biguinegia geratzen bada ez baitira ondo aterako. Esperientziaz esaten dizuet, marrubizko "macaron"-ak ere egin nituelako, baina orea biguinegia geratu zitzaidan eta zakarretara bota behar izan nituen guztiz desegin zirelako.

Beste trukoetako bat hautsa diren osagaiak grumorik gabe egotea da, gainazala leuna gera dadin. Almendra irina, hauts eginiko almendra da.

He visto esta receta muchas veces, y tenía ganas de hacerla. Quedan muy bonitas, es un postre como para regalar. Además, quedan realmente ricos. Eso sí, hay que hacerlos con cuidado para que salgan bien. Las claras hay que ponerlas bien a punto de nieve, porque si la masa queda demasiado blanda, no saldrán bien. Os lo digo por esperiencia, porque hice "macarons" de fresa, pero la masa me quedó demasiado blanda, y tuve que echarlos a la basura porque se deshacieron del todo.

Otro de los trucos es que los ingredientes en polvo tienen que estar sin grumos, para que la superficie quede lisa. La harina de almendra es almendra completamente en polvo.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 250g glace azukre / 250gr de azúcar glace
  • 150g almendra irin / 150gr de harina de almendras
  • 3 zuringo / 3 claras
  • 30g azukre / 30gr de azúcar
  • 25g kakao hauts / 25gr de cacao en polvo
  • Praline pixkat / Un poco de praline
  • 50g txokolate beltz / 50gr de chocolate negro

Almendra irina, glace azukrea eta kakao hautsa ondo nahastu eta tamizatu grumorik izan ez dezan (oso garrantzitsua da hau). Bitartean, zuringoei azukre goilarakada bat bota eta ondo irabiatu. Gainontzeko azukrea gehitu eta irabiatzen jarraitu elur-puntuan egon arte. Nahiko gogorrak egon behar dute zuringoek. Dena nahastu kontuz, zuringoak gehiegi ez jeisteko. Ore nahiko biguin bat geratuko zaigu. Manga pasteleran sartu orea, eta labeko bandejan labeko papera jarri ondoren, ore bolatxoak egin manga pastelerarekin. Honelaxe utzi behintzat ordubetez, geruza pixkat gogortzeko.

Labea 170ºC-tara berotu eta bertan egin "macaron"-ak 10-15 minutuz. Labetik atera eta ondo hoztu arte bertan utzi. Guztiz hoztua dagoenean, errazago banatuko dira labeko paperetik.

Txokolatea eta pralinea baño marian urtu eta nahastu. Honekin "macaron"-ak bete macaron - txokopraline - macaron eginez.

Mezclar bien la harina de almendras, el azúcar glacé y el cacao en polvo, y tamizar para que no tenga grumos (esto es muy importante). Mientras, añadir una cucharada de azúcar a las claras y batir. Añadir el resto del azúcar y batir bien hasta que estén a punto de nieve. Tienen que quedar bastante duras. Mezclar todo con cuidado, para que las claras no bajen demasiado. Nos quedará una masa bastante blanda. Meter la masa en la manga pastelera, y después de poner papel de horno en la bandeja de horno, hacer bolitas con la manga pastelera. Dejar así por lo menos una hora, para que se le endurezca la superficie.

Calentar el horno a 170ºC y hornear los "macarons" durante 10-15 minutos. Sacar del horno y dejar así hasta que se enfríen del todo. Cuando esté completamente frío, será más fácil separarlos del papel.

Derretir al baño maría el chocolate y el praline. Rellenar con esto los macarons haciendo macaron - chocopraline - macaron.

6 comments:

idu said...

Inoiz ez naiz abenturatu macarons-ak egitera,, errezeta ia buruz dakit, hainbeste begiratuta,,uste dut badudala animatzeko garaia,, ea zer ateratzen den!

behiala said...

Ba animatu eta egin proba! Neri berdina gertatzen zitzaidan: aspalditik nuen egiteko gogoa, baina ez nintzen ausartzen...

Esango didazu ea zemuz!!

Olaia

Mª Jesus said...

Madre mia!!!
Esto tiene una pinta increible y yo ahora que no dispongo de mucho tiempo para la cocina me parece bueniiiiiiiiiiiiiiiisimo.
Me copio la receta para hacerla en julio.
Saludos

behiala said...

Están muy ricos y además son ligeros (es casi un merengue), es como morder algo hueco. A mí me han gustado mucho.

Olaia

nieves said...

Yo también he visto cantidad de veces esta receta, y siempre me ha llamado la atención, pero siempre le tuve un poco de "respeto", pues me parecía complicada. Al verla ahora explicada por ti, me parece más sencilla. Gracias, pues ésta de claras SI que la puedo tomar :-)

Un abrazo.

behiala said...

@Nieves: A mí lo que me pasaba con esta receta igual que me pasa muchas veces era que al ver un dulce (galletas, pasteles...) doy por hecho que tiene que llevar lactosa y que no la puedo comer. Pero luego te pones a mirar los ingredientes y muchas veces hay cosas que podemos comer, y nosotros sin saberlo! jejeje

Un saludo

Olaia