2009/03/18

Aingeru-adatseko "ijitu besoa" / "Brazo gitano" de cabello de angel


Atzoko errezetaren beste bertsio bat da hau. Esan nizuen gauza askoz bete zitekeela ijitu-besoa, ba gaur aingeru-adatsez bete dut. Aingeru-adatsa kalabazarekin prestatzen da, baina nik ez dakit oso ondo nola egiten den. Dagoeneko prestatua zegoen pote bat erosi nuen supermerkatuan (tranpa pixkat egin dut, jejeje). Batenbatek nola prestatzen den baldin badaki, esaidazue! Espero zuen gustokoa izatea gaurko errezeta!

Esta es otra versión de la receta de ayer. Ya os dije que el brazo gitano se podía rellenar de muchas cosas, pues hoy lo he rellenado de cabello de angel. El cabello de angel se prepara con calabaza, pero yo no sé muy bien cómo se hace. Compré una bote que ya estaba preparado en el supermercado (he hecho un poco de trampa, jejeje). Si alguien sabe como se prepara, ¡que me lo diga! ¡Espero que os guste la receta de hoy!

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 8 arraultz / 8 huevos
  • 8 azukre goilarakada / 8 cucharadas de azúcar
  • 4 irin goilarakada / 4 cucharadas de harina
  • Aingeru-adatsa / Cabello de angel
  • Glace azukrea / Azúcar glace
  • Ginda batzuk / Unas guindas

Arraultzen gorringoak azukrearekin nahastu, eta asko irabiatu gorringoak txuritu arte. Beste ontzi batean, txuringoak irabiatu elur-puntuan jarri arte. Kontu handiz txuringoak gorringoetara gehitu eta egurrezko goilara batekin poliki-poliki nahastu. Ondoren, irina tamizatu eta pixkanaka gehitzen joan, kontu handiz nahastuz.

Labea 150ºC-tara berotu, eta labeko bandejan labeko papera jarri ondoren, orea bandeja guztitik zabaldu eta labean sartu. 30 minutu inguruz egin, gorritu arte. Labetik atera, eta trapu busti baten gainera atera bizkotxoa. Aingeru-adatsa bizkotxo guztitik zabaldu, eta trapuaren laguntzaz bizkotxoa 3tan bildu edo bueltak emanez espiral bat sortu.

Glace azukrearekin apaindu ijitu-besoa, eta gainean erditik mozturiko ginda batzuk jarri kolore pixkat emateko.

Mezclar las yemas de los huevos con el azúcar, y batir bien hasta que blanqueen. En otro cuenco, batir las claras hasta que estén a punto de nieve. Añadir las claras a las yemas con mucho cuidado, mezclando con una cuchara de palo muy despacio. Después, tamizar la harina, e ir añadiendo poco a poco y mezlcando.

Calentar el horno a 150ºC, y después de poner papel de horno en la bandeja de horno, repartir la masa por toda la bandeja. Hornear durante 30 minutos, hasta que se dore. Sacar del horno, y poner el bizcocho en un trapo mojado. Repartir el cabello de angel por todo el bizcocho, y con ayuda del trapo, doblar el bizcocho en 3 o dándole vueltas para formar una espiral.

Decorar el brazo gitano con azúcar glace. Cortar unas guindas por la mitad y ponerselas por encima, para darle un poco de color.

1 comment:

idu said...

Kaixo Olaia,

inoiz ez dut probatu aingeru adatsa,, ez naiz gogoratzen behintzat, bizkotxoarekin zihur oso ona geratzen dela!