
Errezeta hau Peter Reinhart-en Aprendiz de Panadero liburuko "Pan de fiesta con nueces y arandanos" errezetan oinarritua dago, baina nik (beti egiten dudan moduan) nire aldaketatxoak egin dizkiot. Aldaketa nagusienak, ahabien ordez txokolate zatitxoak jarri dizkiodala, eta esne arrunta erabili ordez, "arroz esnea" erabili dudala.
Ogia egitea gustoko baduzue, eta gozozaleak bazerate, errezeta hau egin behar duzue. Benetan oso-oso goxoa geratzen da, eta ez dauka hainbesteko lana. Gainera, trentza moduan eginez, oso polita geratzen da, eta beste norbaiti oparitzeko modukoa da.
Esta receta está basada en la receta "Pan de fiesta con nueces y arandanos" del libro Aprendiz de Panadero de Peter Reinhart. Eso sí, yo le hecho algunos cambios (como siempre hago). Los cambios principales son, que he sustituido los arándanos por trocitos de chocolate, y que en vez de utilizar leche normal, he utilizado "leche de arroz".
Si os gusta hacer pan, y os gustan los dulces, teneis que hacer esta receta. Queda realmente muy muy rico, y no tiene tanto trabajo. Además, haciéndolo con forma de trenza queda muy bonito, y es como para regalar a otra persona.
Osagaiak: / Ingredientes:- 190g indarreko irin txuri / 190gr de harina de fuerza blanca
- 25g azukre / 25gr de azúcar
- Gatz pixkat / Una pizca de sal
- 1 pakete legami / 1 sobre de levadura
- Laranja erdiren azala railaturik / Piel rallada de la mitad de una naranja
- Arraultz 1 / 1 huevo
- 60ml arroz esne / 60ml de leche de arroz
- 1 goilarakada margarina urtu / 1 cucharada de margarina derretida
- 40ml inguru ur epel / Unos 40ml de agua templada
- Intxaurrak, txokolate beltza zatitua / Nueces, chocolate negro troceado
Intxaurrak eta txokolate izan ezik, gainontzeko osagai guztiak nahastu ontzi batean. Ondoren, mahai baten gainean irina jarri eta bertan orea landu 10 minutu inguru. Intxaur eta txokolate zatiak gehitzen joan oreari, eta landu, zatitxoak ore guztitik ondo banatuak geratu arte. Bola bat egin, eta olioarekin margotu bol batean jarriz eta film-arekin estaliz. Horrela utzi ordu t'erdi - bi orduz leku epelean.
Orea berriz ere pixkat landu, aire pixkat kenduz. Orea 3 zatitan moztu. Zati horietako bakoitzarekin tira luze bat egin, eta ondoren, 3 tira hauekin trentza bat osatu. Labeko bandejan labeko papera jarri, eta gainean trentza. Arraultz irabiatu batekin margotu, eta leku epelean utzi beste ordu t'erdi.
Trentza berriz margotu arraultzarekin. Labearen azpikaldea ura duen ontzi bat jarri, eta trentza labean egin 170ºC-tara 20 minutuz, buelta eman bandejari, eta beste 20 minutu egin 160ºC-tara. Labetik atera, eta ondo hozten utzi rejila baten gainean. On egin!
Mezclar todos los ingredientes menos las nueces y el chocolate en una fuente. Después, poner harina en una mesa, y amasar en ella la masa durante 10 minutos. Ir añadiendo los trozos de nueces y chocolate, y amasar hasta que los trozos queden bien repartidos por toda la masa. Hacer una bola, pintar con aceite y meter en un bol tapándolo con film. Dejar en un sitio templado durante hora y media - dos horas.
Volver a amasar un poco, para quitarle el aire sobrfante. Cortar la masa en 3 trozos. Hacer una tira larga con cada trozo, y después, hacer una trenza con estas 3 tiras. Poner papel de horno en la bandeja de horno, y encima la trenza. Pintar con huevo batido y dejar en un sitio templado durante otra hora y media.
Volver a pintar la trenza con huevo. Poner una fuente con agua en el fondo del horno, y hornear la trenza 20 minutos a 170ºC, dar la vuelta a la bandeja y hornear otros 20 minutos a 160ºC. Sacar del horno, y dejar enfriar en una rejilla. ¡Buen provecho!