2008/08/06

Bixigu ahogorria hornigaiarekin / Palometa con guarnición



Jende askori arraina zaporegabea edo lehorra iruditzen zaio, baina hornigai goxo bat jartzen badiogu, asko hobetuko da. Niri arraina barazkiekin laguntzea gustatzen zait; bai plantxan eginak edo baita gaurko errezetaren moduko saltsa bat eginez.
-------------------------------------------------------------------------------------------
A muchas personas el pescado les parece insípido y seco, pero si lo acompañamos de una buena guarnición, mejorará mucho. A mi me gusta acompañar el pescado con verduras; ya sean a la plancha o haciendo una salsa como en la receta de hoy.


Osagaiak (4 perts):
  • Bixigu-ahogorria solomotan
  • Tipula 1
  • Piper berde 1
  • Txanpiak
  • Gari-zainzuriak
  • 500g tomate natural zatitu
  • Albahaka hostoak

Tipula eta piper berdeak julianan moztu eta zartagi batean jarri potxatzen olio eta gatzarekin. Zainzuriak pixka bat zuritu, zatitu eta tipulari gehitu. Barazkiak ia eginak daudenean, txanpiak gehitu zati nahiko handitan mozturik. Barazkiak eginak daudenean, tomate zatiak gehitu eta sua jetsi. 15 minutu inguru egosi. Amaitua dagoenean, albahaka hosto zatiak bota eta nahastu.

Bixigu-ahogorri solomoak garbitu, gatz pipertu eta labeko ontzi batean jarri eta olio txorrot batekin busti. Labean egin 200ºC-tara 15 minutu inguru (egina egon arte). Hornigaiarekin lagundu.
Ingredientes (4 pers):
  • Palometa en lomos
  • 1 cebolla
  • 1 pimiento verde
  • Champis
  • Espárragos trigueros
  • 500gr tomate natural en trozos
  • Hojas de albahaca

Cortar la cebolla y el pimiento en juliana y pochar en una sartén con un poco de aceite y sal. Pelar un poco los espárragos, trocear y añadir a la cebolla. Cuando las verduras estén casi hechas, añadir los champis cortados en trozos bastante grandes. Cuando estén terminadas las verduras, añadir el tomate en trozos, bajar el fuego y cocer unos 15 minutos. Cuando esté hecho, añadir las hojas de albahaca picadas y mezclar.

Limpiar los lomos de palometa, salpimentar y poner en una fuente de horno con un chorrito de aceite. Hornear a 200ºC durante unos 15 minutos (hasta que esté hecho). Acompañar con la guarnición.

3 comments:

behiala said...

hornigaiarekin?

baina zer da hau? neri esaten didatea ea hornigaia nahi dudan eta hitz horrekin ezetz esaten det

choose your words!

behiala said...

porzierto argazkia flojo

behiala said...

Guarnición = Hornigaia

EUSKALTERM eta ELHUYAR HIZTEGIAREN arabera.

Baña kritika onartzen dira ala ere. Eta baita proposamenak ere.

Nola esango zenuten "Guarnición" euskaraz?

Olaia