2008/08/22

Ahabi Tarta / Tarta de Arándanos



Lengo egunean, nere gurasoak mendira joan eta ahabiekin itzuli ziren. Eta beraiekin tarta bat egiteko eskatu zidaten. Berez, ahabiekin gehien egiten diren tartak, gazta-tartak dira, baina nik oraindik jan dezakedan gazta-tartarik aurkitu ez dudanez (ea lortzen dudan noizbait antzeko zerbait egitea tofu-arekin edo...) pastel-kremarekin egitea erabaki nuen. Egia esan oso goxoa geratu zen.

Errezeta honetarako, aurreko post-etan azalduriko tarta-orea eta pastel-krema erabiliko ditut.
-------------------------------------------------------------------------------------------
El otro día, mis padres fueron al monte y volvieron con arándanos. Y me pidieron que les hiciera una tarta con los arándanos. La mayoría de las tartas que se hacen con arándanos, son tartas de queso, pero como yo todabía no he encontrado ninguna tarta de queso que pueda comer (a ver si consigo algún día hacer alguna parecida con tofu o así...), decidí hacerla con crema pastelera. La verdad es que quedó muy rica.

Para hacer esta receta, usaré la masa de tarta y la crema pastelera que expliqué en otras ocasiones.


Osagaiak
  • Tarta-orea
  • Pastel-krema
  • Ahabiak
  • Azukrea
  • 2 gelatina orri

Aurreko errezetan esan bezala prestatu tarta-ore bat, labean egin eta hozten utzi. Bitartean, pastel-krema prestatu beste errezetan azaltzen den moduan.

Ahabiak uretan garbitu eta izan ditzaketen hostotxoak kendu. Kazuelatxo batean jarri, nahiko azukre bota gainetik eta su baxuan jarri. Mermelada antzeko bat egin behar da, etengabe nahasten, baina ahabiak guztiz desegin gabe. 15 minutu inguru egosi. Bitartean uretan jarri 2 gelatina hostoak, bigundu daitezen. Mermelada egina dagoenean, gelatina hostoak gehitu eta ondo nahastu guztiz disolba daitezen. Sua itzali.

Tarta-orearen gainean pastel-krema jarri (nahiko potoloa egon behar da), eta gainetik ahabi mermelada jarri. Ondo hozten denean, gelatinaren laguntzaz, zertxobait gogortu egingo da (guztiz likidoa ez egoteko).
Ingredientes:
  • Masa de tarta
  • Crema pastelera
  • Arándanos
  • Azúcar
  • 2 hojas de gelatina

Preparar la masa de tarta como se explica en la anterior receta, hornear y dejar enfriar. Mientras tanto, hacer la crema pastelera como pone en la otra receta.

Limpiar los arándanos en agua y quitar todas las hojitas que puedan tener. Poner en un cacito, y añadir bastante azúcar por encima y poner a fuego suave. Hay que hacer algo parecido a una mermelada, mezclando constántemente pero sin que se deshagan completamente los arándanos. Cocer unos 15 minutos. Mientras, poner las 2 hojas de gelatina en agua, para que se ablanden. Cuando la mermelada esté hecha, añadir las hojas de gelatina y mezclar bien hasta que se disuelvan. Apagar el fuego.

Poner la crema pastelera (debe estar bastante gorda) encima de la masa de tarta, y la mermelada de arándanos por encima. Cuando se enfríe bien, se endurecerá un poco con la ayuda de la gelatina (para que no esté completamente líquida).

No comments: