2008/07/24

Laranjazko sorbetea / Sorbete de naranja



Udarako postre freskagarri bat da gaurkoa: "Laranjazko sorbetea". Ni ez naiz oso likorzalea, baina zuei gustatzen bazaizue laranjazko likore txorrot bat gehitu dezakezue errezetan.
-------------------------------------------------------------------------------------------
El de hoy es un postre refrescante de verano: "Sorbete de Naranja". Yo no soy muy de licores, pero si os gustan, le podeis añadir un chorrito de licor de naranja a la receta.


Osagaiak:
  • 450 ml laranja-zuku
  • 250g Azukre
  • 300 ml ur
  • 2 zuringo

Laranjekin zukua egin. Azukrea eta ura sutan jarri eta etengabe nahastu ia irakin arte. Sutik kendu eta hozten utzi. Hotza dagoenean zukuarekin nahastu eta hotzgailuan sartu 12 orduz.
Zuringoak elur-puntuan jarri eta kontu handiz zukuarekin nahastu. Izozkiak egiteko makinan jarri, edo bestela, izozgailuan sartu eta 2 ordu pasatakoan nahastu eta berriz izozgailuan sartu.
Ingredientes:
  • 450 ml zumo de naranja
  • 250gr Azúcar
  • 300 ml agua
  • 2 claras

Hacer zumo con las naranjas. Poner el azúcar y el agua al fuego, y remover constantemente hasta que casi hierva. Apartar del fuego y dejar enfriar. Cuando esté frío, mezclar con el zumo y meter en la nevera 12 horas.
Levantar las claras a punto de nieve y mezclar con el zumo con mucho cuidado. Poner en la máquina para hacer helado, o si no, meter al congelador 2 horas, mezclar y volver a meter al congelador.

No comments: