2009/06/02

Tigreak edo muskuilu beteak / Tigres o mejillones rellenos


Gaurko errezeta hau tabernetan hain ohikoak diren muskuilu beteak egiteko da, izan ere, tabernetakoak ezin ditugu jan intolerantzia dela eta (bexamela daramate). Errezeta nire aitarena da, eta lana du, baina merezi du egiteak, ez delako zaila eta oso goxoak geratzen direlako. Gainera, esan dizuedan moduan, saltzen direnak bexamela daramate, beraz, jateko aukera bakarra guk geuk egitea da (edo nire kasuan bezala zortea baduzue, zuen familikoek egina, jeje). Askok arraina gehitzen dute nahasketan, zapore gehiago emateko eta kopurua handitzeko, baina hori, betiko moduan, bakoitzaren gustuaren arabera doa.

Esta receta de hoy, es para hacer los ricos mejillones rellenos tan típicos de los bares, que ya no podemos comer por la intolerancia (ya que llevan bechamel). La receta es de mi aita, y tienen trabajo, pero merece la pena hacerlos porque no son dificiles de hacer y quedan muy ricos. Además, como os he dicho, todos los que venden suelen llevar bechamel, por lo que la única opción de comerlos es haciendolos nosotros mismos (o si teneis suerte como yo, haciéndolos vuestros familiares, jejeje). Mucha gente suele añadir algo de pescado a la mezcla, para darle más sabor y que cunda más, pero eso como siempre, va según gustos.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • Muskuiluak / Mejillones
  • Piper berdea / Pimiento verde
  • Tipula / Cebolla
  • Azenarioak / Zanahorias
  • Entsaldarako tomatea / Tomate de ensalada
  • Gatza, pikatzen duen piperautsa / Sal, pimentón picante
  • Bexamela / Bechamel
  • Arraultza, ogi arraspatua / Huevo, pan rallado

Muskuiluak garbitu oskolei zikinkeria ondo kenduz (muskuiluak oskolen barruan jango ditugu!!). Kazuela batean ur pixkat jarri irakiten. Ura irakiten hasten denean, muskuiluak sartu, estali eta muskuiluak ireki bezain laster (5 minutu inguru) ateratzen joan. Hozten direnean, muskuiluak oskoletatik atera, eta oskolak gorde gero betetzeko.

Barazki guztiak txiki-txiki moztu, eta sutan potxatu guztiz bigundu arte (tomatea azkena gehitu, oso gutxi tardatzen baitu). Zurituriko muskuiluak gehitu eta nahastu. Gatza eta piperauts pikante pixkat (bakoitzaren gustura) gehitu. Barazki guztiak ondo txikitu trituragailu edo batidorarekin. Gorde.

Bexamela egin errezeta honetan azaltzen dudan moduan. Muskuiluen oskolak aurrez prestatu dugun nahaskiarekin bete (barazki eta muskuiluena), eta gainean bexamela jarri gainazal guztia estaliz. Hozten utzi bexamela gogortu arte (kroketekin gertatzen den moduan). Guztiz hoztu denean, arraultz irabiatu eta ogi arraspatutik pasa, eta nahiko oliotan frijitu (lehenik oskola azpiko aldean jarriz dena ondo berotu dadin, eta azken momentuan buelta eman goiko aldetik gorritu dadin). OHARRA: Frijitu aurretik izozgailuan gorde daitezke, beste egun batean frijitzeko.

Limpiar los mejillones quitándoles bien toda la suciedad de las cascaras (¡¡nos vamos a comer los mejillones dentro de sus cascaras!!). Poner una cazuela con 1 dedo de agua a hervir. Cuando el agua hierva, echar los mejillones, tapar e ir sacando los mejillones en cuanto se abran (unos 5 minutos). Cuando se enfrien, sacar los mejillones de las cascaras, y reservar las cascaras para rellenarlas luego.

Cortar todas las verduras en trozos pequeños, y pochar hasta que estén bien blandos (añadir el tomate lo último, que tarda muy poco). Añadir los mejillones pelados y mezclar. Añadirle sal y una pizca de pimentón picante (según gustos). Triturar todas las verduras en una picadora o con la batidora. Reservar.

Hacer una bechamel tal y como pone en esta receta. Rellenar las cascaras de los mejillones con un poco de la mezcla que hemos preparado (de verduras y mejillones), y poner encima bechamel cubriendo toda la superficie. Dejar enfriar hasta que la bechamel se endurezca (como sucede con las croquetas). Cuando esté bien frío, pasar por huevo batido y pan rallado y freir en bastante aceite (primero por el lado de la cascara por abajo para que se caliente todo bien, y en el último momento darles la vuelta para que se doren por arriba). NOTA: Se pueden congelar antes de freir, para freirlos otro día.

6 comments:

idu said...

Oraintxe jango nituzke pare bat!

Mª Jesus said...

Que buena pinta madre!!!
Prometo hacerlos en cuanto acabe mis exámenes.

Un saludo

behiala said...

Kaixo Idu!

Pozten naiz gustatzea! Ondosegi!

----------
Hola MªJesus!

Suerte con los exámenes, y a ver si vuelves pronto a ponernos tus recetas! jeje Un saludo

Olaia

anabel said...

y esta receta seguro que va a caer.
ummmm que ricos

Roser said...

Olaia en Galicia comimos estos mejillones y nos gustaron mucho, yo por aquí por el levante no los pido, no sé si son congelados o que pero nada que ver con los de allí arriba.
Asi que viendo tu recetas, me animo y si que parece que tienen trabajo, pero si admiten bien la congelación de una vez, haces dos...ya sabes como quién.
Muxu bat

behiala said...

Roser

Se pueden congelar sin problemas. Yo trabajé en un obrador de carnicería, y allí siempre los congelabamos, igual que se congelan las croquetas.

Tiene su trabajo, pero realmente merece la pena, ya verás.

Petons