2009/06/18

Marrubi eta Yogurt izozkia / Helado de Yogurt y Fresas


Gaur aurrekoak erakutsi nizkizuen yogurt horiei probetxua aterako diegu izozki goxo eta arin bat egiteko. Nik marrubizko zaporea eman nahi izan diot, baina nik uste beste fruta batzuen purea eta azukre pixkat gehitu ezkero ere oso goxoa geratuko litzatekeela.

Hoy les vamos a sacar provecho a esos yogures que os enseñé hace poco haciendo un helado rico y ligero. Yo le he querido dar sabor a fresas, pero yo creo que añadiéndole pure de alguna fruta y azúcar también tiene que quedar muy rico.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 4 yogurt zuri / 4 yogures blancos
  • 2 goilarakada marrubi mermelada / 2 cucharadas de mermelada de fresas
  • 2 arraultz zuringo / 2 claras de huevo
  • Marrubi sirope txorrot bat (nahi bada) / Un chorrito de sirope de fresas (opcional)

Yogurtak, marrubi mermelada eta marrubi siropea ondo nahastu ontzi batean. Beste ontzi batean, zuringoak elur-puntuan jarri eta beste nahasketari gehitu kontu handiz. Izozkiak egiteko makina baduzue, bertan jarri 20 minutuz, guztiz izoztua egon arte. Ez baduzue, izozgailuan sartu nahasketa, 2 ordura atera, nahastu kristaltxoak puskatzeko, eta berriz izozgailuan gorde.

Mezclad los yogures, la mermelada de fresas y el sirope de fresas en un recipiente. En otro recipiente, levantad las claras a punto de nieve y añadid con mucho cuidado a la otra mezcla. Si teneis máquina de hacer helado, poned la mezcla en la máquina durante unos 20 minutos. Si no teneis, meted la mezcla en el congelador, sacadla a las 2 horas, mezclad para romper los cristalitos, y volvedlo a guardar en el congelador.

6 comments:

idu said...

mmmmmmmmmmmmm
beroa hasi da! izozki makinari hautsak kentzeko garaia iritxi da!
eta errezeta honekin hasiko naiz

behiala said...

Kaixo Idu!

Izozkiak egiteko makina duzu? Ba agian zuk ahal diazu lagundu...

Arazotxo bat dut egiten ditudan izozkiekin: egiten ditudan momentuan oso-oso ondo geratzen dira, kremoso-kremoso eta oso goxoak. Baina soberan dagoena izozgailuan gordetzen badut, oso gogorra geratzen zait gero, eta kremoso egon ordez, gogor-gogorra egoten da. Uste dut dela izozgailua hotzegi dagoelako, baina... hori ezin dut aldatu.

Zuri pasatzen zaizu? Zer egiten duzu hori ez gertatzeko?

Olaia

Juantxo said...

Arazoa ez dago izozgailua, arazoa zu zara. Badakizu zergatik? Soberan lagatzen dituzulako. Nik ez nuke izango arazo hori, denak horren itxura baldin badaukate ez ziren sobratuko eta, jeje.
Musu bat

idu said...

Kaixo Olaia,
Ba arazoa, juantxok diona izango da,,, neuk ere ez dut batere uzten hurrengo baterako eta! jajaja. Nik irakurrita dudanez, etxeko izozkiak, 3-4 egun baino gehiago ez dira gorde behar, ez dutelako kontserbanterik.. agian horrena izango da.. Jakiten badut, esango dizut zer egin daitekeen ez gogortzeko.

Mª Jesus said...

Hola Olaia:

Esta buenísimo. He probado a hacerlo con mis yogures de soja (los de gelatina en hojas) con mermelada de fresa y de mora. Los pase a la heladera y maravilloso!!! Que buena idea.

Un saludo

behiala said...

Hola MªJesus!

Sí que está buenísimo. He comprado leche de coco y a ver si hago algún helado con ella.

Olaia