2009/06/26

Nire usain-belarren baratza / Mi huerta de plantas aromáticas


Gaur ez dizuet errezetarik jarriko, nire usain-belarren baratzari buruz hitz egin nahi dizuet eta. Poteetan saltzen dituzten belar lehorrak erabiltzea baino, nik nahiago dut (ahal dudan heinean, noski) nire landaretxoak izan, eta berauek erabili sukaldatzerako orduan. Gainera, albaka esate baterako, askoz goxoagoa da nire ustez freskoa denean lehorra dagoenean baino. Nik albaka asko erabiltzen dut nire sukaldean: tomate entsalada bati jartzeko, tomate frijitua egiterakoa, pestoa prestatzeko... Pasta prestatzen dudanean ere, nire oregano landarea erabiltzen dut, menda postreetarako, perrexila gauza askotarako, erromeroa oso ondo geratzen da patatekin, etab.

Benetan gomendatzen dizuet zuen usain-belarren baratzatxoa egitea! Beste egun batean nire gainontzeko baratzatxoa aurkeztuko dizuet (tomateak, piperrak...). Beno, ia ahaztu det aurkezpena egitea. Hauexek nire landaretxoak (argazkian azaltzen diren ordenean): oreganoa, albaka, menda, perrexila, erromeroa.

Hoy no os voy a poner ninguna receta, porque os quiero hablar de mi huerta de plantas aromáticas. Yo prefiero utilizar mis plantitas (si puedo) en vez de las hierbas que venden secas en botes para cocinar. Además, la albahaca por ejemplo, yo creo que está mucho más rica cuando está fresca que cuando está seca. Yo utilizo mucho la albahaca en mi cocina: para añadir a la ensalada de tomate, al hacer tomate frito, para preparar pesto... Además, cuando preparo pasta utilizo mi planta de orégano, la menta para los postres, el perejil para muchas cosas, el romero queda muy bien con patatas, etc.

¡De verdad que os animo a que tengais vuestra propia huertit de plantas aromáticas! Otro día os presentaré el resto de mi huerta (tomates, pimientos...). Casi se me olvida hacer las presentaciones. Estas son mis plantas (en el orden que salen en la foto): orégano, albahaca, menta, perejil, romero.

4 comments:

Juantxo said...

Ostia!! orain bai ikutu nauzula, ortua daukazu edo denak loreontzietan ereintzen dituzu? Korreo bat bidali behar didazu azaltzen, belar hoiek nola landatu zenituen .Heziak saltzen dituzte? Edozein lur, ona da? Kontatu, kontatu.
Tomatea, piperrak ... izateko ortua daukazu edo loreontzietan ereintzen dituzu?
Lur zati txiki baten atzetik nabil baina, oraindik ez dut lortu.

Gero arte, polittori.

behiala said...

Apa!

Ba ez daukat lurrik ezta baratzik, lorontzietan dauzkatu guztiak. Tomateak lorontzitso handiago batean eta makilak sarturik eusteko. Tomateak hala ere "cherry" tipokoak dira, txikitxoak. Eta piperrak ibarrakoa dira, txikitxoak ere, jeje. Dena mini tamainan nire etxen.

Nik ez ditut haziak erosten (nahiz eta saltzen dituzten) baizik eta landaretxo txikiak erosten ditut, eta horiexek landatzen ditut. Nik hemen ondoan dudan landare-denda handi batean erosten ditut, baina plazetan saltzen egoten diren baserritarrek askotan landaretxoak ere saltzen dituzte, eta agian hor topa ditzakezu.

Gu ere lur zati baten bila gabiltz, baina oraingoz ez dugunez topatu, balkoietako lorontzietan jartzen ditut guztiak, jeje.

Unknown said...

Kaixo!
Ba nire gurasoek negutegiak dituzte, eta landareak ekoizten dituzte. eta egia esan, tamainu egokiko ontzian jarriz gero, eta ongarria eman, tomate normalak (cherry tipokoak ez direnak esan nahi nuen) edota beste piper motak ere landatu daitezke balkoian.. hori bai,,lekua behar dute..geixeago haunditzen direlako..


Olaia, laister dugu ogiren baten post-a ezta? jeje, azkenean masa madre hori ondo atera da!

behiala said...

Kaixo Idu!

Ziur tomate eta piper handiak ere landatu daitezkeela... Eta letxugak... Niregatik izango balitz, balkoi guztiak barazkiz beteak izango nituzke, jejeje.

"Masa Madrea" oso ondo dago, eta ea bihar edo denbora dudan ogitxo bat egiteko!

Ondo segi
Olaia