2009/06/24

Masustez beteriko muffinak / Muffins rellenos de moras


Egiten ditudan aginduak betetzea gustatzen zaidanez, agindu moduan gaur masustekin eginiko muffinak egiteko errezeta emango dizuet. Bitartean, etxean dut "ama orea" egiteko bigarren saiakera. Gaur bere hirugarren eguna da, eta bizi pixkaten itxura edukitzen hasi beharko luke, beraz, kriston gogoak ditut etxera iritsi eta nola dagoen ikusteko... Ea ondo ateratzen zaidan!

Como me gusta cumplir las promesas que hago, hoy os daré la receta para hacer muffins con moras como os prometí. Mientras, en casa tengo el segundo intento de "masa madre". Hoy es su tercer día, y debería empezar a tener un poco de vida, por lo que tengo muchísimas ganas de llegar a casa y de mirar como esta... ¡A ver si me sale bien!

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 280g irin / 280gr de harina
  • 1 goilaratxo legami kimiko / 1 cucharadita de levadura química
  • 115g azukre / 115gr de azúcar
  • Gatz pixkat / Una pizca de sal
  • 2 arraultz / 2 huevos
  • 250ml laktosa gabeko esne / 250ml de leche sin lactosa
  • 6 goilarakada ekilore olio / 6 cucharadas de aceite de girasol
  • Masusta mermelada goilarakadatxo bana muffin bakoitzeko / 1 cucharadita de mermelada de moras por cada muffin

Osagai lehorrak ondo nahastu. Beste ontzi batean osagai likidoak (arrautz zuringoak eta mermelada izan ezik) nahastu baina ez gehiegi. Bi ontzietakoa nahastu dena nahastua egon arte. Arraultz zuringoak elur puntuan jarri, gehitu eta kontuz nahastu. Muffinak edo madalenak egiteko ontzietan jarri ore pixkat. Ondoren, goilaratxo batekin muffin bakoitzean masusta mermelada goilarakadatxo bat jarri. Azkenik, gainontzeko orea gehitu gainetik moldearen 3/4ak soilik betez, gero igo egingo baitira. Labean egin 200ºCtara 20-25 minutuz hazi eta gorritu arte. Errejila baten gainean utzi hozten.

Mezclar bien los ingredientes secos. En otro bol, mezclar los ingredientes líquidos (menos las claras y la mermelada) pero no demasiado. Mezclar lo de los dos boles hasta que esté bien mezclado. En otro bol poner las claras de huevo a punto de nieve, añadir y mezclar con cuidado. Rellenar los moldes de muffin o madalenas con un poco de masa. Poner una cucharilladita de mermelada de moras en cada muffin. Por último, añadir el resto de la masa llenando 3/4 partes de los moldes, porque luego subirán. Hornear a 200ºC unos 20-25 minutos hasta que suban y se doren. Dejar enfriar en una rejilla.

5 comments:

Unknown said...

mmmmmm, oraintxe bat jango nuke kafearekin!

Juantxo said...

Joeer, muffins hauek edo beharbada lehengoak (kanela eta laranjadunak) oporretan jauzten dira "como que me llamo Juantxo. Eta orain, ohiko galdera: neurri hoiekin zenbat ateratzen zaizkizu?

Gero arte, guapix.

behiala said...

Kaixo bioi!!

Ba Juantxo, desastre hutsa naiz eta memori txarra daukat, baina ia ziur nago 8 atera zitzaizkidala. Hori bai, 8 muffin handi. Daukazu moldeen arabera aterako zaizkizu noski.

Ahh!!! Oaintxe etxera iritsi naiz, eta "Masa Madrea" burbuilaz betea dago!!! Eta handitzen hasi da!!!!! Oaintxe noa pixkat jaten ematea. IUJUUUU

Ondo segi!
Olaia

Juantxo said...

Aupa, Aupa. Masa madre hori.
Moldeak ez ditut, horregatik nahi nuen jakitea zenbat ateratzen diren.
Dozena bat edo dozena eta erdi erosiko ditut.
Teflonezko molde berri hoiek nolakoak diren ba al dakizu?

Ondo bizi.

behiala said...

Aupa!

Ba nik silikonazko moldeak erabiltzen ditut, eta kriston pila gustatzen zaizkit, ze orea ez da bate pegatzen, eta garbitzeko gozada bat dira. Gomendatzen dizkizut!

Madalena normalen moldeak erosten badituzu (paperezkoak) 8 baino gehiago aterako zaizkizu, bikoitza agian?

Ondo segi!

Olaia