Nork ditu gustoko txokolatezko gailetak? Banekien nik...hauek intxaurrak eta malutak gustoko dituztenentzat dira bereziki, ez gurin tipokoak gustoko dituztenentzat. Telebistan "famili osorako filma" iragartzen diguten moduan, guk "ezingo duzu bakarra jan" hori iragartzen dizuegu gaur.
¿A quién le gustan las galletas de chocolate? Lo sabia, estas son especialmente ricas para el que le gusten las nueces o los copos, no las blanditas de tipo mantequilla. Al igual que en las televisión nos anuncian "una pelicula para toda la famila", nosotros podríamos anunciar aquello de "no podrás comerte sólo una".
Osagaiak: / Ingredientes:
- 125g irin / 125gr de harina
- 150g maluta (olo, gari...) / 150gr de copos (avena, trigo...)
- 125g urturiko margarina / 125gr de margarina derretida
- 4 intxaur txikitu / 4 nueces troceadas
- Esnerik gabeko txokolate (laktosa gabea) zatiak / Trozos de chocolate negro (sin lactosa)
- 2 goilara esne begetal edo laktosa gabea / 2 cucharadas de leche vegetal o sin lactosa
- 100g azukre / 100gr de azúcar
- 1'5 goilaratxo legami kimiko / 1'5 cucharaditas de levadura química
Hasteko, aurrez urturiko margarina, esne eta azukrearekin nahastu. Ondoren irina eta legamia gehituko dizkiegu eta oso lodi geratuko den ore bat lortuko dugu. Azkenik, malutak, txokolatea eta intxaurrak gehituko dizkiogu. Ondo!
Gailetak labeko paperaren gainean egiten dira, eta nire ustez, goilaratxo batekin tontortxoak osatu behar dira. Nahiz eta hazi edo zabaldu egingo direla pentsa dezakegun, hori ez da pasako. 170ºC-tara egin labean 15 minutuz, eta ondoren hozten utzi, eta gogortu egingo direla ikusiko duzue. Ikusiko duzue nola festa dagoeneko prest dagoen.

Lo primero para empezar mezclaremos anteriormente derretida, la margarina con la leche y el azúcar. Añadiremos después la harina, la levadura y haremos masa que quedará muy gorda, por cierto. Finalmente añadiremos los copos, el chocolate y las nueces. ¡Bien!
Las galletas se hacen encima del papel de horno, a mi modo de ver, poniendo montoncitos con una cuchara. Al contrario de lo que podríamos pensar no crecerán casi y no se desparramarán. Hornearemos a 170ºC durante 15 minutos y luego se dejan enfriar y se endurecen. Veis que el gran festín ya está organizado.

5 comments:
Zuek ez duzue atsedenik hartzen, ala? Hori dok/n produkzioa hori. Ez dakit nola dauden baina daukaten itxuriakin imajinatzen dot. Hummmmm.
Juantxo
Kaixo Juantxo!
Oso oso goxoak geratu ziren gaileta hauek. Zertxobait gogorrak dira, asko mastikatu beharrekoak, baina zaporez oso onak.
Ondo segi!
Olaia
Gogortasunarena hirin larregi edo likido gutzi dutelako izan daiteke? Zergatik dela uste duzue?
Egia esan ez da gogorrak direla. Batzuetan gaileta batzuekin pasa izan zait gehiegi egitea, eta gogorregi izatea.
Gaileta hauekin pasatzen dena da, maluta pila dituela, ia-ia osagai nagusiena hori da, eta horregatik mastikatu beharrekoak dira, baina ez dira gogorrak, esango nuke "fibrosoak" edo direla. jeje Ulertzen didazu zer esan nahi dudan? Neri horrelako gailetak gustatzen zaizkit, baina bakoitzaren gustuaren arabera da.
Olaia
Neri ere halakoak gustatzen zaizkit eta ikusi ditudanian egitea pentsatu dut. Gogortasuna izan beharrian, fibrosoak badira astixa dudanian egingo ditut seguru. Mila esker
Juantxo
Post a Comment