2009/04/30

Moldeko ogia II / Pan de Molde II


Duela ez asko Idurrek pasa zidan moldeko ogia egiteko errezeta jarri nizuen, eta errezeta hori askotan errepikatu dut ordundikan. Oso goxoa geratzen da, erraza da egiten, eta horrela ez dut moldeko ogia dendan erosi behar. Gaur, web-gune honetan topaturiko beste errezeta bat jarri nahi dizuet.

Yogurt-a eraman ordez, esnea darama (nik laktosa gabea jarri nion, noski) eta nahiz eta errezetan irin arrunta jarri, nik espelta irin pixkat ere jarri nion. Hasiera batean gaizki aterako zen beldurra nuen, ez bait zitzaidan asko igo orea. Baina gero labean gehiago igo zen, eta egia esan goxoa geratu zen. Gainetik olo maluta batzuk jarri nizkion, eta asko gustatu zitzaidan hau. Olo malutak oso goxoak geratzen dira labean egin ondoren. Espero zuen gustoko izatea errezeta hau.

No hace mucho os puse la receta para hacer pan de molde que me paso Idurre, y desde entonces he repetido muchas veces esa receta. Queda muy rico, es fácil de hacer, y así no tengo que comprar pan de molde en la tienda. Hoy os quiero poner otra receta para hacer pan de molde que encontre en ésta página web.

En vez de yogur, lleva leche (yo le puse sin lactosa, claro) y aunque en la receta pone harina normal, yo le puse un poco de harina de espelta. Al principio tenía miedo de que saliera mal, porque la masa no me subio mucho. Pero luego en el horno subio, y la verdad es que quedó rico. Le puse copos de avena por encima, y me gustó mucho esto. Los copos de avena quedan muy ricos después de hacerlos al horno. Espero que os guste esta receta.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 150g gari irin (indarraduna) / 150gr de harina de trigo (de fuerza)
  • 100g espelta irin / 100gr de harina de espelta
  • 100ml laktosa gabeko esne / 100ml de leche sin lactosa
  • Arraultz bat / Un huevo
  • 75g urturiko margarina / 75gr de margarina derretida
  • Legami sobre bat / Un sobre de levadura
  • 1 goilarakada azukre / 1 cucharada de azúcar
  • Gatz pixkat / Una pizca de sal
  • Olo malutak / Copos de avena

Esnea pixka bat berotu epeldu arte. Bertan legamia disolbatu. Arraultza irabiatu eta esneari gehitu, margarinarekin batera. Ondoren, irinak, gatza eta azukrea gehitu eta dena oso ondo nahastu. Mahaira atera, eta orea oso ondo landu eskuekin 10-15 minutuz. Ontzi bat olioz busti, eta bertan orea sartu. Film-arekin ondo estali ontzia, eta leku epelean utzi ordubete inguru bere tamaina bikoiztu arte.

Orea pixka bat landu berriz (soberan duen airea kentzeko) eta molde baten barruan jarri, aurrez bertan labeko papera jarriz (moldean ez itsasteko). Berriz film-arekin tapatu eta beste ordubete utzi berriz handitu dadin.

Labea 180ºC-tara berotu. Orea urarekin busti gainetik, laban zorrotz batekin gainazala pixka bat moztu eta olo malutak sakabanatu goikaldetik. Labean ura duen ontzi bat sartu lurrina sortu dadin eta orea labera sartu. 15 minutuz egin, ura duen ontzia labetik atera, eta ogiari buelta erdi eman (bi aldeetatik ondo egiteko). Beste 15 minutu inguru eduki ogia labean (goikaldetik gorritu arte). Labetik atera, eta ogia moldetik atera eta rejila baten gainean jarri hozten (azpikaldea hezea gera ez dadin). Jan aurretik guztiz hoztu arte itxaron.

Calentar un poco la leche hasta templarla. Disolver en ella la levadura. Batir el huevo y añadir a la leche, junto con la margarina. Después, añadir las harinas, la sal y el azúcar y mezclar todo bien. Sacar encima de la mesa y amasar bien con las manos durante 10-15 minutos. Pringar un cuenco con aceite y meter en el la masa. Tapar bien el cuenco con film, y dejar en un sitio templado durante una hora más o menos hasta que doble su volumen.

Volver a amasar un poco la masa (para quitarle el aire sobrante) y meter dentro de un molde, cubierto con papel de horno (para que no se pegue al molde). Volver a cubrir con film y dejar otra hora para que vuelva a crecer.

Calentar el horno a 180ºC. Mojar un poco la masa con agua, hacer un corte con un cuchillo afilado y repartir copos de avena por arriba. Meter un cuenco con agua al horno para que haya vapor, y meter la masa al horno. Hornear durante 15 minutos, sacar el cuenco con agua, y darle la vuelta al pan (para que se haga bien por los 2 lados). Hornear otros 15 minutos (hasta que se dore por arriba). Sacar del horno, sacar el pan del molde y poner a enfriar en una rejilla (para que no quede húmedo por abajo). Antes de comer, esperar que se enfríe del todo.

2 comments:

idu said...

Itxura oso ona du ogi honek! asteburu honetan ea denbora dudan egiteko! malutak goxoak izatearen aparte, oso politak geratzen dira eh!

behiala said...

Kaixo Idu!

Bai, oso politak geratzen dira malutak ogiaren gainean!

Egiten baduzu, esango didazu ea zer iruditu zaizun!

ondo pasa zubia
Olaia