2009/04/22

Barazki-kroketak / Croquetas vegetales


Duela gutxi bexamel beganoaren errezeta jarri nizuen. Gaurko errezetak bexamel hori du oinarri. Nik errezetan jartzen dituen barazkiak erabili nituen, baina horiexek nituelako etxean. Zuek zuen gustoko barazkiekin prestatu itzazue. Kroketa hauek, betiko kroketak baino arinagoak dira, izan ere, bexamel oso gutxi daramate (osagaiak eusteko adina) eta gainera oso olio gutxirekin frejitzeko aukera ematen dute, beraz, ez dute hainbesteko gantza hartzen. Eta garrantzitsuena: benetan goxoak geratzen dira!

Hace poco os puse la receta de bechamel vegana. La receta de hoy usa esa bechamel como base. Yo usé las verduras que pone en la receta, pero porque eran esas las que tenía en casa. Vosotros usar las verduras que os gusten. Estas croquetas son más ligeras que las croquetas que siempre, porque llevan muy poca bechamel (la necesaria para unir los ingredientes) y se pueden freir en muy poco aceite, por lo que chupan menos grasa. Y lo más importante: ¡están realmente muy ricas!

Osagaiak: / Ingredientes:
  • Bexamel beganoa / Bechamel vegana
  • Tipula / Cebolla
  • Alberjinia / Berenjena
  • Azenarioak / Zanahorias
  • Champis / Txanpiak
  • Ogi birrindua / Pan rallado
  • Sesamo haziak / Semillas de sésamo

Barazki guztiak kubotxo txikitan moztu behar dira, ahal izanez gero tamaina berekoak. Ondoren, barazki guztiak olio tanta bat duen zartagi batean potxatu behar dira gatz pixkatekin. Horretarako, lehenik tipula egiten hasi, ondoren, azenarioak, gehitu, ondoren alberjinia eta azkenik txanpiak. Barazki guztiak ondo eginak daudenean sua itzaldu. Barazkiak hozten direnean, bexamela gehitu barazkiak elkarturik geratzeko. Ez da bexamel asko jarri behar, denarekin masa bat osatzeko aina bakarrik.

Ondoren, plater batean sesamo haziak eta ogi birrindua nahastu erdi eta erdi. Goilara pare batekin kroketa itxura eman barazki oreari, eta ogi birrindu eta sesamoz estali. Frijitzerako orduan, oso olio gutxi jarri behar da zartagian, ia-ia plantxan egiteko moduan. Bueltak ematen joan alde guztitik eginak egon arte, eta sukaldeko papera duen plater batera atera soberan dagoen olioa kentzeko.

Hay que cortar todas las verduras en cubitos pequeños, si se puede, todos del mismo tamaño. Después, hay que pochar las verduras en una sartén con una gota de aceite y un poco de sal. Para eso, empezar con la cebolla, después, las zanahorias, después la berenjena y por último, los champis. Cuando todas las verduras estén bien hechas, apagar el fuego. Cuando se enfríen, añadir la bechamel para que las verduars queden unidas. No hay que poner mucha bechamel, sólo la necesaria para que se forme una masa.

Después, poner pan rallado y las semillas de sésamo en un plato, mitad y mitad. Ir dando forma de croquetas a la masa usando dos cucharas, y cubrir con el pan rallado y el sésamo. A la hora de freir, poner muy poco aceite en la sartén, casi casi como para hacerlos a la plancha. Ir dándoles vueltas hasta que estén hechos por todas partes, y sacar a un plato con papel de cocina, para que chupe el aceite sobrante.

2 comments:

idu said...

Kriston itxura dute kroketa hauek,
Duela gutxi, taberna batean, muesli-az rebozaturiko gazta kroketak ikusi nituen, probatu behar dut, gustatzen zait haziak rebozatuetarako erabiltze hori. eta berdurak bexamelarekin, zer esanik ez!

behiala said...

Kaixo Idu!

Muesliarekin rebozaturiko kroketak? Oso ideia originala iruditzen zait!! Ea noizbait proba egiten dudan.

Sesamoarekin oso ondo geratzen dira, zapore berezia ematen diote. Gainera, esaten dutenez, sesamo haziak oso onak dira osasunerako.

Ondo segi,

Olaia