2009/10/05

Tresna berriak eta web-denda interesgarria / Nuevas herramientas y tienda-web interesante

Atzo nire urteak izan ziren, eta bi opariz hitz egin nahi dizuet; nire aizpak eta koñatuak ogia egiteko makin bat erosi didate, eta nik nere buruari 2 bannetoi. Beraz, hemendik aurrera ogia egin eta egin ibiliko naiz, jejeje. Oparitu didaten makina oso ondo etorriko zait, izan ere, astean zehar ez daukat ogia eskuz egiteko denborarik, denbora gutxi egoten naiz etxean, eta beste gauza batzuk ere egin behar izaten dira etxean (txukundu, garbitu, janaria egin...) beraz, asteburuetan bakarrik egiten dut ogia orain. Baina makin honekin astean zehar ere etxean eginiko ogia izango dugu hemendik aurrera. Oso moñoñoa da, argazkian ikus dezakezuen moduan, Moulinex-en home bread baguette modeloa da, eta izenak dioen moduan, baguette txikitxoak egiteko estruktura bat ere badakar. Bakoitzean 4 opiltxo egiten ditu, eta oso ondo dago, lanera opiltxoak eramateko. Baguettez gain, makina hauek egiten dituzten beste ogiak ere egin daitezke dituen programa desberdinen laguntzaz. Atzo egin genuen lehen ogia, eta gaur gosaltzeko jan dugu pixkat. Oso goxoa geratu da, eta oso langilea da, bera bakarrik lan da lan ibili da eta, jeje. Gustatu zaidan beste gauza bat zera da: zuk ogia ze ordurako prest egotea nahi duzun esan diezaiokezu, eta berak kalkulatzen du ze ordutan hasi lanean, zuk esandako orduan amaitzeko.

Ayer fue mi cumpleaños, y os quiero hablar de dos regalos que tuve; mi hermana y mi cuñado me han comprado una máquina para hacer pan, y yo me he autoregalado 2 bannetones. Por lo que de ahora en adelante no voy a parar de hacer pan, jejeje. La máquina que me han regalado me va a venir muy bien, porque entre semana no tengo tiempo para hacer pan a mano, porque suelo estar poco tiempo en casa, y hay otras cosas que hacer (ordenar, limpiar, preparar comida...), y sólo suelo hacer pan los fines de semana. Pero con esta máquina, de ahora en adelante podré hacer pan entre semana. Es muy moñoña, como podeís ver en la foto. Es el modelo home bread baguette de Moulinex, y como dice su nombre, trae una estructura para hacer baguettes pequeños. Cada vez se pueden hacer 4 bollitos, y está muy bien para llevar a trabajar. Además de las baguettes se pueden hacer los panes que se suelen hacer con estos tipos de máquinas, gracias a los diferentes programas que tienen. Ayer hicimos el primer pan, y hoy hemos comido un poco para desayunar. Ha quedado muy rico, y la máquina es muy trabajadora, ahí ha andado ella sola trabajando, jeje. Otra cosa que me ha gustado ha sido que tu puedes decirle para que hora quieres el pan, y ella calcula a que hora empezar a trabajar para que el pan esté listo para la hora que le has dicho.

Bannetoiak La cocina de Babette-n erosi ditut, eta bihar dira iristekoak, beraz, oraindik ezin izan ditut erabili. Bi erosi ditut, bata luzexka eta bestea borobila. Argazkian ikusten dituzuen bi horiek. Gogo handia dakat iristeko, eta asteburu hontan probatuko ditut, ziur. Proba egiten dudanean, jarriko dizuet emaitza, ikus dezazuen. Ea iristen diren!!! Ze gogo esku artean izateko!! jeje

Los bannetones los he comprado en La cocina de Babette, y me van a llegar mañana, por lo que todabía no los he podido utilizar. He comprado dos, uno alargado y el otro redondo. Son los que veis en las fotos. Tengo muchas ganas de que lleguen, y los probaré este fin de semana, seguro. Cuando los pruebe, ya os pondré los resultados, para que los veaís. ¡¡Que lleguen ya!! ¡¡Qué ganas tengo de tenerlos entre manos!! jeje


Beste gai bati buruz ere hitz egin nahi dizuet gaur. Senslac web gunea aurkeztu nahi dizuet. Gemma eta Victorrek daramate, oso jende jatorra, eta beren semeak laktosa intolerantzia duela eta sortu dute proiektu hau. Laktosa gabeko produktuen web-denda bat jarri nahi dute, eta hortan dabiltz lanean, enpresa zenbaitekin hitz egiten, ahalik eta merkeen izan ditzagun produktuak. Oraindik denda ez dago martxan, baina ziur laster hasiko dela. Horrez gain, hilabeteroko boletin bat sortu nahi dute, intolerantziari buruzko albisteak, gomendioak, errezetak... eskaintzeko. Oso proiektu polita ari dira martxan jartzen. Loturen atalean lotura finko bat jarri dut beraien web gunera, eta denda ireki bezain laster, abixatuko dizuet. Bitartean, intolerantzia duzuenok inkesta txiki bat bete dezakezue beren web-ean, eta erantzunak (gustiz anonimoak dira) ni prestatzen ari naizen liburu baterako informazioa biltzeko da, batez ere. Zuen iritziak, bizipenak... ezagutu nahi ditugu, gure ahotsa entzutea garrantzitsua dela uste dugulako, eta liburuaren bidez, errealitatearen ikuspegi bat eman nahi dut, jendeak jakin dezan zer den intolerantzia, ze arazo sortzen dizkigun, ze egin dezakegun bere aurrean, etab. Liburuari buruz hitz egingo dizuet aurrerago, proiektua aurreratuagoa dagoenean... Bitartean, lagun iezaguzu inkesta betetzen!

También os quiero hablar de otro tema. Os quiero presentar la web Senslac. Lo llevan Gemma y Victor, gente muy maja, y han creado este proyecto porque su hijo es intolerante a la lactosa. Quieren poner una tienda con productos sin lactosa, y andan trabajando en ello, hablando con empresas, para que tengamos los productos lo más barato posible. La tienda aún no está en marcha, pero seguro que empieza pronto. Además, quieren crear un boletín mensual con noticias, recomendaciones, recetas... sobre la intolerancia a la lactosa. Están poniéndo en marcha un proyecto muy bonito. En la sección de enlaces he puesto un enlace permanente a su web, y en cuanto abran la tienda os avisaré. Mientras, los que seais intolerantes a la lactosa podeís rellenar una pequeña encuesta (completamente anónima) en su web, que es sobre todo para recoger información para un libro que estoy preparando. Queremos conocer vuestra opinión, experiencias... porque creemos que es importante que nuestra voz se oiga, y a traves del libro, quiero dar una visión de la realidad, para que la gente sepa qué es la intolerancia, qué problemas nos surgen, qué podemos hacer, etc. Ya os hablaré más adelante sobre el libro, cuando esté más adelantado... Mientras, ¡ayudanos rellenando la encuesta!

6 comments:

Juantxo said...

Zorioooooonak zuri, zorioooooonak beti, zorioooooonak Olaiaaaaa.....(musika zure kontura). Opari dotoreak benetan, eta praktikuak. Ogi hoiek ikusteko gogoa daukat. Lantzian behin, makina alde batera utzi eta eskuak erabili, bai?jeje. Liburuarena, benetan polita. Aurrera eta zorte izan.
Muxu haundi bat, polittori!!

behiala said...

Kaixo Juantxo!

Milesker! Lasai, asteburuetan eskuak orean gustora sartuko ditut eta!

Ondo segi,
Olaia

idu said...

Mila kilo zorion,dizugu eskeintzeennn, beste urte berrrii baaatt, duzulako hasten! (musika oraingoan ere zure kontura)Etzara kejatuko ez, holako opariekin. Nik asteburuan, ogi piiilloa egin dut, badut argazki bat,ea bihar bidaltzea dudan. Interesgarria webgunea, eta baita ere liburuarena, kontauko diguzu

behiala said...

Egunon Idu,

Milesker!! Aber aber ogi hoiek!! Gainea oain 25 kiloko zakua baduzu... jejeje.

Ondo segi!
Olaia

Juantxo said...

Hori hori, argazkiak.
Musuak biontzat.

Mª Jesus said...

Hoy me estoy poniendo al dia tras un mes alejada del ordenador y me encuentro todas estas noticias.

Enhorabuena por el trabajazo.