2009/10/23

Bannetoien lehen ogiak / Primeros panes de los bannetones


Nire bannetoi berriekin eginiko lehen bi ogiak aurkezten dizkizuet gaur. Biak osagai berdinekin egin nituen, baina luzeari mitxoleta haziak ere gehitu nizkion, gainontzean osagai berak dituzte. Asko gustatu zaizkit nola geratu diren, eta asteburuetan honelako ogiak egiten ditut orain (beno irin motak aldatuz etab.).

Ama ore berri bat hari da jaiotzen gure sukaldean egun hauetan, eta guztiz jaiotzen denean horrexekin egingo ditugu ogiak (azkenaldin legamin kriston gastua egiten ari gera eta, jeje). Gainera, bihar Iban-ek Busturian emango duen ikastaroan egongo naiz, eta ziur ogia egiteko kriston gogoakin bueltatzen naizela bertatik, eta pila ikasita. Kontatuko dizuet zer moduz ikastaroa, ziur ondo!

Hoy os presento los dos primero panes que he hecho con mis nuevos bannetones. Los dos llevan los mismos ingredientes, sólo que al largo le puse semillas de amapola, pero sino llevan lo mismo. Me ha gustado mucho como quedan, y ahora los fines de semana hago panes así (bueno, cambiando los tipos de harina y demás).

Estos días está naciendo una nueva masa madre en nuestra cocina, y cuando nazca del todo lo usaré para hacer mis panes (que no ganamos para levadura ultimamente, jeje). Además, mañana voy a ir al curso de pan que va a dar Iban en Busturia, y seguro que vuelvo de allí con muchas ganas de hacer pan, y habiendo aprendido muchísimo. Ya os contaré que tal el curso, ¡seguro que bien!


Osagaiak: / Ingredientes :
  • 400ml ur epel / 400ml de agua templada
  • 600g gari irin zuri / 600gr de harina de trigo blanca
  • 100g osoko espelta irin / 100gr de harina integral de espelta
  • 1 goilarakada oliba olio / 1 cucharada de aceite de oliva
  • Legami lehor pakete 1 / 1 paquete de levadura seca
  • 1'5 goilarakada azukre / 1'5 cucharadas de azúcar
  • 2 goilaratxo gatz / 2 cucharaditas de sal
  • Mitxoleta haziak (luzearentzat soilik) / Semillas de amapola (sólo para el largo)

Gatza eta haziak izan ezik gainontzeko osagaiak nahastu goilara batekin eta ondoren eskuekin. Orduerdira gatza gehitu eta orea ondo landu. Amaieran, haziak gehitu eta pixkat gehio landu. Orea olioz margotu eta estalirik utzi 1:30 inguru (bikoiztu arte). Forma eman eta bannetonean sartu eta utzi beste ordubetez berriz igo dadin. Bannetonetik atera eta labeko bandejan jarri labeko paperaren gainean, eta laban zorrotz batekin gainazala moztu. Labean egin 200ºC-tara 40 minutu inguruz. 20 minutu lurrunarekin eta 20 minutu gabe.

Mezclar todos los ingredientes menos la sal y las semillas con una cuchara y después con las manos. A la media hora, añadir la sal y amasar bien. Al final, añadir las semillas y amasar un poco más. Pintar la masa con aceite, y dejarlo cubierto reposando durante 1:30 horas más o menos (hasta que doble su tamaño). Darle forma y meterlo en el banneton. Dejarlo otra hora para que repose y suba otra vez. Sacarlo del banneton y ponerlo en la bandeja del horno encima de papel para horno y cortar la superficie con un cuchillo afilado. HOrnear a 200ºC durante unos 40 minutos, 20 minutos con vapor y otros 20 sin vapor.

3 comments:

Juantxo said...

Aupaaaa, zer moduz bannetoiekin? Dirudienez ondo, ezta? Ikusiko duzu ze jokua ematen duten. Baita alderantziz jarrita ere. Nik, adibidez, ogi afrodisikoari 2. fermentazioa egiteko, bannetoia txano balitz bezala jarri nion. Forma berezia duelako.
Musu bat

Unknown said...

Kaixo!
a ze inbidia ematen didazun olaia biharko ikastaroarekin,, ainsss, hurrengo batean izan beharko du nireak.. Nik oraindik ez dut banneton-ik eskuratu,, momentuz bestelako ontzietan irineztaturiko trapuak jarriaz moldatzen naiz, hainbeste traste pilatzen zaizkit sukaldean!! Urte honen bukaerarako etxe berria izango dugu eta ea "ajuar"-erako inguratzen ditudan, jeje
Ikastarokoa kontatu bueltan eh!!

Cristina said...

¡Que vaya bien el curso con Ibán! Ya contarás qué tal (y nos soplas información :D :))