2009/10/19

Makinako lehen ogia / Primer pan de la máquina


Esan nizuen ogia egiteko makina bat oparitu didatela, ba gaur aurkezten dizuedan hau da makina horrekin egin dudan lehen ogia. Nik makinan egin nuen, baina zuek eskuz egin dezakezue berdin-berdin. Itxuraz pixka bat arraro geratu zen (bazirudien erori egin zela eta mazakote egongo zela) baina burbuilatxoz betea zegoen eta oso goxoa, hori bai, zekale zaporearekin, eta hori askori etzaie gustatzen, neri bai ordea.

Ya os dije que me habían regalado una máquina para hacer pan, pues este que os presento hoy fué el primer pan que hice con ella. Yo lo hice en la máquina, pero vosotros también lo podéis hacer a mano. Quedó un poco raro de aspecto (parecía que se había caido y que estaría mazacote) pero estaba lleno de burbujas y muy rico, eso sí, con sabor a centeno, y eso a muchos no les gusta, pero a mí sí.

Osagaiak: / Ingredientes :
  • 325g osoko zekale irin / 325gr de harina integral de centeno
  • 200g osoko gari irin / 200gr de harina de trigo integral
  • 125g gari irin zuri / 125gr de harina blanca de trigo
  • 375ml ur epel / 375ml de agua templada
  • Legami lehor pakete 1 / 1 paquete de levadura seca
  • 2'5 goilarakada azukre / 2'5 cucharadas de azúcar
  • 2 goilaratxo gatz / 2 cucharaditas de sal
  • 2 goilarakada oliba olio / 2 cucharadas de aceite de oliva
  • Haziak: sesamoa, mitxoleta eta ekilore pipitak / Semillas: sésamo, amapola y pipas de girasol

Ogia nire makinarekin egiten baduzue, 8. programan jarri. Osagaiak makinan sartu (lehenik likidoak, eta irinak eta legamia azkenik) haziak izan ezik. Makina martxan jarri 1000g-rako eta gorritze maila ertainean, eta orea lantzen hasiko da. "Bip" soinutxoa egiten duenean, haziak gehitu eta utzi makinari lanean. Hazi denean eta egosten hasi aurretik, orea gainetik urarekin margotu eta mitxoleta haziak jarri apaintzen. Utzi amaitu arte (3:45 ordu inguru tardatzen du). Amaitzen duenean, ogia makinatik atera eta hozten utzi.

Eskuz egiten baduzue, gatza eta haziak izan ezik gainontzeko osagaiak nahastu. Orduerdira gatza gehitu eta orea ondo landu. Amaieran, haziak gehitu eta pixkat gehio landu. Orea olioz margotu eta estalirik utzi 1:30 inguru (bikoiztu arte). Forma eman eta moldean sartu eta utzi beste ordubetez berriz igo dadin. Labera sartu aurretik urarekin margotu eta mitxoleta haziak jarri gainetik. Laban zorrotz batekin gainazala moztu. Labean egin 200ºC-tara 40 minutu inguruz. 20 minutu lurrunarekin eta 20 minutu gabe. Moldetik atera eta hozten utzi.

Si hacéis el pan con mi máquina ponerlo en el programa 8. Meter los ingredientes en la máquina (primero los líquidos, y por último las harinas y la levadura) menos las semillas. Poner la máquina en marcha en 1000g y dorado medio, y empezará a amasar. Cuando haga el ruido "bip", añadir las semillas y dejar a la máquina que trabaje. Cuando haya subido y antes de que empiece a cocerlo, pintar la superficie con agua y decorar con semillas de amapola. Dejarlo hasta que termine (tarda más o menos 3:45 horas). Cuando finalice, sacar el pan de la máquina, y dejarlo enfriar.

Si lo hacéis a mano, mezclar todos los ingredientes menos la sal y las semillas. A la media hora, añadir la sal y amasar bien. Al final, añadir las semillas y amasar un poco más. Pintar la masa con aceite, y dejarlo cubierto reposando durante 1:30 horas más o menos (hasta que doble su tamaño). Darle forma y meterlo en el molde. Dejarlo otra hora para que repose y suba otra vez. Antes de meterlo al horno, pintarlo con agua y decorar con semillas de amapola. Cortar la superficie con un cuchillo afilado. HOrnear a 200ºC durante unos 40 minutos, 20 minutos con vapor y otros 20 sin vapor. Desmoldar y dejar enfriar.

9 comments:

intxaurtsu said...

Ziur primerako ogia dela, ni ere jo ta ke nabil ogiaren makinarekin, eta zein pozik nagoen berarekin.

behiala said...

Jeje

Lan pila kentzen du makinak, eta hori oso ondo dago, ze horrela astean zehar ere nik egindako ogia jaten dugu, eta eskuz egin beharko banu ez daukat denborarik! Eta ogia dexentea ateratzen da, goxoa.

Olaia

idu said...

Beti izan dut deskonfiantza pixkat ogi makinekin, baina ikusten dut txukun lan egiten duela. Labean bezala egiten da ogia? edo beste textura bat hartzen du makinan eginda?

behiala said...

Kaixo Idu!

Mamiak textura ona du, burbuilatxoekin eta biguina. Eta oso ondo amasatzen du, nik baino hobeto bai behintzat jeje. Hori bai azala ez da hain ondo geratzen, finagoa geratzen da normalean eta biguinagoa "bimbo" modukoa. Baina nik batzuetan orea amasatzeko bakarrik erabiltzen dut, bueno eta lehenengo "lebadoa" egiteko, ze makinan temperatura onean mantentzen da eta oso ondo igotzen da. Gero makinatik atera, forma eman eta labean egiten dut.

Ondo segi,

Olaia

Juantxo said...

Lehenengoa izateko ez dago gaizki. Bai ematen duela erori zela baina, mamia ondo ikusten zaio. Zekalea, aayyyy zekalea, zenbat gustatzen zaidan. Kamut irina, inoiz probatu al duzue? Aukera baldin baduzue, probatu.

Mª Jesus said...

Espero que te hagas una asidua de la panificadora, verás como una vez que le cojas el truco ya no la sueltas.

Mª Jesus said...

Este pan se ve muy bueno, a mi me sale también genial pero por abajo un poco mas asentado que por arriba. A ti te ha salido así tambien? o todo igual?

behiala said...

Hola Mª Jesus,

A mí me queda por todo igual. Lo único que me quedan los amasadores (no se como se llaman, jeje) dentro del pan, y al sacarlos se queda un agujero, y no me gusta.

Tengo la duda de quitarlos cuando empieza a levar después de amasar. ¿Tú los sueles quitar?

Olaia

Mª Jesus said...

Yo suelo dejarlo y lo saco cuando ya he sacado el pan porque si no debo estar pendiente de cuando termina el 2º amasado para sacarlo.