2009/08/31

Galdeketa / Encuesta

Gaur, zuen laguntza eskatzeko idazten dizuet. Proiektu berri batean sartua nabil, eta laktosari intolerantzia duzuon laguntza behar dut. Horretarako, behean ikusten duzuen galdeketa txiki hori prestatu dut, eta zuek erantzutea gustatuko litzaidake. Nik uste oso garrantzitsua dela intolerantzia dugunon iritzia eta esperientzia ezagutzea, izan ere, gu gara gaiari buruz gehien dakigunak. Batez ere, oso informazio gutxi dagoelako gaiaren inguruan. Beraz, galdeketa erantzungo bazenute eskertuko nuke. Nahi baduzue iruzkin moduan utzi erantzunak, edo nahiago baduzue, korreo bat bidali nire posta helbidera: behiala[@]gmaila[.]com. Mila esker zuen laguntzarengatik aldez aurretik.

  • Noiztik diozu laktosari intolerantzia?
  • Nola jakin zenuen intolerantzia zenuela?
  • Nola daramazu gaur egun? Zertan galerazten, zailtzen... dizu bizitza "arrunta" egitea?
  • Ze gomendio egingo zenioke intolerantzia duela jakin berri duen pertsona bati?
  • Zer eskertuko zenuke gizarte/agintarien aldetik?
  • Esnearen ze ordezko erabiltzen dituzu? (soja, arroz, olo esneak, esnegain begetalak, laktosa gabeko esnekiak...)
  • Gaiari buruz beste gauza interesgarririk komentatu nahi al duzu?

Hoy os escribo para pediros vuestra ayuda. Estoy metida en un nuevo proyecto, y necesito ayuda de los que tengaís intolerancia a la lactosa. Para eso, he preparado el cuestionario que veis abajo, y me gustaría que lo respondierais. Yo creo que es muy importante conocer la opinión y experiencias de los que tenemos intolerancia a la lactosa, porque somos nosotros quienes más sabemos sobre el tema. Sobre todo porque hay muy poca información sobre el tema. Por eso, agradecería que resondierais al cuestionario. Si quereis, podeis dejar las respuestas como comentario, o mandarme un correo a mi dirección de correo: behiala[@]gmail[.]com. Muchas gracias de antemano por vuestra ayuda.

  • ¿Desde cuando tienes intolerancia a la lactosa?
  • ¿Cómo supiste que eras intolerante?
  • ¿Qué tal lo llevas hoy en día? ¿En que te limita, dificulta... hacer vida "normal"?
  • ¿Qué le recomendarías a alguien que acaba de saber que es intolerante?
  • ¿Qué agradecerías por parte de la sociedad/autoridades?
  • ¿Qué sustitutos de la leche utilizas? (leche de soja, arroz, avena... nata vegetal, lácteos sin lactosa...)
  • ¿Quieres añadir alguna otra cosa interesante sobre el tema?

2 comments:

Juantxo said...

Aupa Olaia,
Aspaldi ez zaitut hemendik ikusten, oporretan zaude, ala? Horrela bada, ondo pasatu. Laktosari intolerantzia dela eta, galdera bat.
Egia esan da istorio (laktosari intolerantzia) honen inguruan ez dakit ezer baina, atzo denda baten erosketak egiten nengoela esnea oso garestia iruditu zitzaidan. Zuontzat espresoki diren produktu guztiak, hain garestiak al dira?
Musu bat

behiala said...

Kaixo Juantxo!

Nahiko nuke oporretan egon... Gripearekin nabil, jeje. Behintzat ya hobetzen nago, eta bihar seguruna alta eskatuko dut.

Laktosarik gabeko produktuen prezioari buruz... ba egia esan, bai, orokorrean garestiak dira. Bereziki ziurtatzen badizute laktosa, glutena... ez dutela, aprobetxatu egiten dira garestiak izateko.

Ondo segi, eta laster hasiko naiz berriz errezetak jartzen!

Olaia