2009/09/18

Yogurt eta mango moussea / Mousse de yogurt y mango


Sentitzen dut aspaldi errezetarik jarri ez izana. Gaixo egon naiz eta ordenagailuan ibiltzeko gogo gutxirekin, baina konpentsatzeko eta udarari agur esateko, errezeta goxo eta fresko bat dakart gaur zuentzako: yogurt eta mango moussea

Siento no haber puesto ninguna receta ultimamente. He estado enferma y con pocas ganas de andar en el ordenador, pero para compensar y para decirle adios al verano, hoy os traigo una receta rica y fresca para vosotros: mousse de yogurt y mango

Osagaiak: / Ingredientes :
  • Ondo helduriko 2 mango / 2 mangos bien maduros
  • Yogurt 1 (laktosa gabea) / 1 yogurt (sin lactosa)
  • 2 gelatina orri / 2 hojas de gelatina
  • 2 zuringo / 2 claras de huevo
  • 2 goilarakada ur / 2 cucharadas de agua
  • 2 goilarakada azukre / 2 cucharadas de azúcar

Mangoak zuritu eta hezurra kendu ondoren zatitu. Mangoa eta yogurta elkartu eta ondo trituratu guztia. Pure hau ondo iragazi zatitxoak ez egoteko. Mango zati batzuk gorde, gero moussea apaintzeko.

Gelatina orriak ur hotzetan jarri 5 minutuz, ondo bigundu arte. Ondoren, sutan jarri bigunduriko gelatina orriak bi ur goilarakadekin. Guztia disolbatu arte egosi. Urturiko gelatina, mango eta yogurt purearekin ondo nahastu. Bitartean, zuringoak elur-puntu gogorrean jarri azukrearekin batera. Zuringoak elur-puntuan daudenean, gainontzekoari gehitu, kontu handiz nahastuz.

Mousse-a kopetan banatu, eta gainetik mango lamina eta menta pixka batekin apaindu. Hozgailuan gorde, behintzat 3 orduz, pixka bat gogortu dadin..

Pelar los mangos y quitarles el hueso. Trocearlos. Mezclar los mangos y el yogurt, y triturarlos bien. Colar el pure para que no le queden trocitos. Guardar algunos trozos de mango para decorar la mousse.

Poner las hojas de gelatina en agua fría, para que se ablanden. Después, poner las hojas de gelatina reblandecidas con 2 cucharadas de agua al fuego, y cocer hasta que se disuelvan. Mezclar la gelatina disuelta con el pure de yogurt y mango. Mientras, levantar las claras a punto de nieve con el azúcar. Cuando estén a punto de nieve, añadir al resto con mucho cuidado.

Repartir la mousse en copas, y poner los trozos de mango para decorar y también unas hojitas de menta. Guardar en el frigorífico por lo menos durante 3 horas, para que se endurezca un poco.

5 comments:

Juantxo said...

Aupa Olaia,
Ño!! itzulera dotorea. Yogurta eta mangoa, biak gustatzen zaizkit. Hau dastatu beharra zeon.
Musu potolo bat eta zaindu.

idu said...

Kaixo Olaia,
Bai, bai, udarari agur esateko bai, gaurko eguraldia ikusita,, laister gara gaztaina erreak jaten.
Guztiz osatuko zinela espero dut.

Mª Jesus said...

Tiene muy buena pinta pero a mi me da un poco de miedo utilizar claras sin cocerlas, a ver si me animo a hacerla.

Saludos.

behiala said...

@Juantxo:
Probatu, probatu, eta gero kontatu noski! jeje

@Idu:
Ba bai, gaurko eguraldia... etxean goxo-goxo geratzeko modukoa! Dagoeneko askoz hobeto nago bai, milesker!

@Mª Jesus:
Hombre, siempre tienes un cierto riesgo con los huevos, pero si los tienes guardados en la nevera, etc... He solido leer de gente que utiliza claras pasteurizadas, pero no sé lo que son exactamente. ¿Tú lo sabes?

Ondo segi!

Olaia

Mª Jesus said...

Hola Olaia:
las claras pasteurizadas vienen en un botecito y creo que trae 7 ó 8 claras. Yo lo he utilizado y estan muy parecidas a las frescas. Gracias por recordármelas, se me había olvidado que existían.

Yo las compro en Mercadona pero en supermercados grandes como hipercor o el corte ingles seguro que las hay.

Saludos