2009/07/20

Pestoa / Pesto


Erakutsi nizuen moduan, albahaka landare bat dut nire etxean, eta asko gustatzen zait sukaldean erabiltzeko. Gaurkoan erakutsiko dizuedan saltsa, albahakan oinarritua dago, eta oso goxoa geratzen da adibidez pastari gehitzeko. Niri beste errezeta baterako era asko gustatzen zait, nahiz eta orain ezin dudan jan gazta duelako: mozzarella, tomate eta pestoz eginiko tostadak.

Pestoari askok gazta gehitzen diote (nik ez, noski), parmesano estilokoa. Gainera, pinaziak ez badituzue (edo erosi nahi ez badituzue garestiegiak direlako) intxaurrak ere erabil ditzakezue, nahiz eta neri gehiago gustatzen zaidan pinaziekin. Anima zaitezte errezeta honekin, oso oso azkar egiten delako eta oso goxoa geratzen delako.

Tal y como os enseñé, tengo una planta de albahaca en mi casa, y me gusta mucho para usar en la cocina. La salsa que os voy a enseñar hoy, está basada en la albahaca, y queda muy rica por ejemplo para añadir a la pasta. A mí me gusta también mucho para otra receta, pero ya no la puedo comer porque lleva queso: tostadas hechas con mozzarella, tomate y pesto.

Mucha gente le añade queso al pesto (yo no, claro) de tipo parmesano. Además, si no teneis piñones (o no los quereis comprar porque son muy caros) podeís usar nueces, aunque a mí me gusta más con piñones. Animaros con esta receta, porque es muy muy fácil y queda muy rico.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • Eskukada handi 1 albahaka hosto / 1 buen puñado de hojas de albahaca
  • 20g pinazi / 20gr de piñones
  • Baratzuri-ale txiki 1 / 1 diente de ajo pequeño
  • Albahaka-olio txorrot txiki 1 / 1 chorrito de aceite de albahaca
  • Oliba-olio txorrot handi 1 / 1 buen chorro de aceite de oliva

Albahaka hostoak ondo garbitu ur azpian, eta ondoren ondo lehortu. Baratzuri alea zuritu eta erdian izaten duen kimu berdea kendu (hori da baratzuria behin eta berriz ahroa etortzearen arrazoia eta). Osagai guztiak ontzi batean jarri eta ondo trituratu. Jateko prest!

Limpiad bien las hojas de albahaca bajo el agua, y secalas bien. Pelad el diente de ajo y quitadle el germen verde que tiene en medio (es lo que hace que nos repita tanto el ajo). Poned todos los ingredientes en un cuenco, y trituradlo todo bien. ¡Listo para comer!

7 comments:

Juantxo said...

Aupa Olaia!
Pesto hori egin behar dut ba. Oporretara noa eta nire lobak pasta ugari jaten dutenez ba, beste saltza desberdin bat.
Ondo igaro oporrak.

behiala said...

Ba ea gustatzen zaien! Zapore intentsoa du, eta nere gusturako mundiala, baina bakizu bakoitzak bere gustua du...

Oso ondo pasa oporretan. Hori zortea! Ni aurten donostian geratzen naiz herria eta sukaldea zaintzen, jeje.

Ondo segi!
Olaia

Juantxo said...

Aupa Olaia!
Oso urruti ez noa, Amaiak ez ditu oporrak eta. Hemendik hara eta handik (Cabuerniga) hona ibiliko naiz. Bi orduko bidaia besterik ez da.
Ondo pasa.

Unknown said...

Kaixo! Justu aurreko astean egin genuen pasta pestoarekin! Eta bai, oso ona geratzenda.
Neu Azkoitia zaintzen geratuko naiz, agian azken astean eskapadatxoren bat asturias aldera...
ea iristen diren behingoz oporrak, laister da 31.
Ondo pasa oporrak!

behiala said...

Kaixo!

Ona baietz?

Azkoitiarra al zera ba? Nere aita azkoitiarra da ere! eta ama aizarnazabaldar-azpeitiarra! jejeje

Oso ondo pasa zuk ere!

Olaia

Juantxo said...

Aupa par de dos!
Katxondeoa dirudi baina ez, nire aitaginarreba ere, jaja.
Ondo pasa eta ondo zaindu gure Euskal Herria. Gaur bertan Cabuernigara noa.

Musu haundi bana eta zaindu, fale?

Unknown said...

Jesus! Azkenean dena familian geratuko zaigu!
Bai, egia esan azkoitiarrak sopatan ere agertzen gara...
Ondo ondo pasa!