2009/07/08

Ahuakate krema / Crema de aguacates


Aurrekoan prestatu nuen errezeta bat erakutsi nahi dizuet, ahuakate krema. Nik lodi xamarra egin nuen, guakamole baten antzera gera zedin. Hala ere, ur gehiago (edo salda hobe) gehitzen badiozue, sopa edo krema moduko bat egin dezakezue lehen plater modura jateko.

Guakamolearen antzera lodia egiten baduzue, oso goxoa geratzen da bertan barazkitxoak, ogi zatiak, etab. bustitzeko edo eta entsalda bati nahasteko "entsaladila errusiar" baten modura gera dadin.

Errezetaren ideia aldizkari batetik atera nuen, eta osagai batzuk aldatu eta moldatu nituen nire gustokoago gera zedin.

Os quiero enseñar una receta que preparé el otro día, crema de aguacates. Yo lo hice bastante espeso, para que quedara como un guacamole. Aún así, si le añadís más agua (o mejor caldo), os quedará como una sopa o crema que podreís comer como primer plato.

Si lo haceis espeso como el guacamole, queda muy rico si untais en el verduritas, trozos de pan, etc. o para mezclárselo a una ensalada y hacer como si fuera una "ensaladilla rusa".

La idea de la receta la cogí de una revista, y luego le cambié algunos ingredientes para hacerlo más de mi gusto.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • Ahuakate heldu 1 / 1 aguacate maduro
  • Txermen 1/2 / 1/2 pera
  • Yogur 1 / 1 yogurt
  • Limoi erdiren zukua / Zumo de medio limón
  • Oliba olio txorrot 1 / 1 chorrito de aceite de oliva
  • Gatz pixkat / Una pizca de sal
  • Ur pixkat / Un poco de agua

Txermena eta ahuakatea zuritu, hezurrak kendu eta zatitu. Osagai guztiak ondo txikitu batidora baten laguntzaz, eta ura gehitu nahi duzuen loditasuna lortu arte. Hozgailuan jan jateko momenturarte.

Pelad el aguacate y la pera, quitadle los huesos y troceadlos. Triturad todos los ingredientes con la ayuda de una batidora, y añadidle agua según el espesor que querais lograr. Guardadlo en el frigorífico hasta el momento de comerlo.

7 comments:

Juantxo said...

Guakamole janda daukat eta gogoko dut. Hau ere probatu beharko dugu. Entsaladilarena, oso ideia ona iruditu zait. Apuntatuta.
Musu bat, guapa.

behiala said...

Egunon Juantxo!

Badakizu, probatzen dezunean, esan zemuz!

Olaia

Juantxo said...

Atzo yogurrak egin nituen, oraindik ez ditut probau baina, itxuraz elegante zeundek. Asteburuan laranja eta kanelaz eginiko muffinak egitera noa, kontauko dizut. Ogia ere, zuk eta Ibanek egindako bi ogirekin bat egiteko asmoa daukat.
Ondo segi

idu said...

Kaixo!
Oso itxura ona du aguakate krema honek bai! nik aspaldian sukaldea abandonatua dut.. denbora falta. Nire bikotea ordea, sukaldaritza ikastaro batean dabil, eta egunero menu bereziren bat dut. enaiz kejatzen. Masa madrea berriz, lotan dago hozgailuan aspaldian.. ea asteburu honetan mimatzen dudan.
Zuek segi errezetak jartzen, ikusita bada ere gozatuko dut eta! Zer moduz zure ogiak olaia?

Juantxo said...

Yogurra mundiala!!

behiala said...

Aupa Idu!

Ni ere azkenaldian gutxi ibiltzen naiz sukaldean, eta hori uda dela eta lanordu gutxiago ditudala! jeje Hala ere, aste honetan 2 txokolate tarta egin behar ditut, beraz, badut zer egin...

Aupa Juantxo!

Pozten naiz yogurta goxoa ateratzea! Nola egin zenuen? Yogurterarekin ala gabe? Gabe egin bazenuen nola mantendu zenituen epel?

Olaia

Juantxo said...

Aupa Olaia!

Ez neukan yogurterarik eta kasualitatez Amaia, Mendaroko ospitalean hasi da lanean. Ia ulertzen didazun, badaude ba medikamentuak eramateko poliespan zuriarekin eginiko kaxak. Ba halako bat lortu nahian nebilela, nire koinatak, non esaten didan yogurtera bat daukala ganbaran. Orain ez dago bere ganbaran nire etxean baizik, jeje. Dena den kaxa hoiek oso isolatzaile onak omen dira.
Musu bat.