2009/07/02

Txorizoz beteriko ogia / Pan relleno de chorizo


Aurreko astean nire bigarren "ama ore" edo legami naturala egin nuen, eta dagoeneko egin dut ogi bat berarekin, baina gaur azaltzen dizuedan errezeta eta aurrerago jarriko dizkizuedan batzuk saltzen duten legamiarekin eginikoak dira.

Janari osasuntsuko ikastaro bat egin nuen, eta bertan ogiak egin genituen, baina beste osagaiez beteak: tipula, txorizoa, txokolatea, haziak... Hurrengo egunean, etxean nintzela, txorizoz (asturiarra) beteriko ogiak egitea otu eta gaur aurkezten dizuedan hau egin nuen (beno, batzuk egin nituen, txikiak). Aitorri asko gustatu zitzaion hamaiketako modura, beraz, beste noizbait berriz egin beharko dut, jejeje. Egia esan ideia ona da ogiak beste osagai batzuez betetzea, beste toke bat ematen diolako.

La semana pasada hice mi segunda "masa madre" o levadura natural, y ya he hecho un pan con él, pero la receta que os presento hoy y otras que os pondré más adelante, son hechas con levadura de la que venden.

Hice un curso de cocina saludable, y en él hicimos panes, pero rellenos de otros ingredientes: cebolla, chorizo, chocolate, semillas... Al día siguiente, estando en casa, se me ocurrió hacer panes rellenos de chorizo (asturiano) y hice éste que os presento hoy (bueno, hice unos cuantos, pequeños). A Aitor le gustó mucho como almuerzo, por lo que tendré que hacerlo más veces, jejeje. La verdad es que es buena idea rellenar los panes con otros ingredientes, porque le dan otro toque.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 300g irin zuri / 300gr de harina blanca
  • 200g irin integral / 200gr de harina integral
  • 300ml ur / 300ml de agua
  • Legami sobre 1 / 1 sobre de levadura
  • Txorizo asturiar zati 1 / 1 trozo de chorizo asturiano
  • Gatz pixkat / Una pizca de sal
  • Sesamo haziak / Semillas de sésamo

Irinak legami eta urarekin nahastu, hasieran goilara batekin eta ondoren eskuekin. 30 minutu inguru utzi, gatza gehitu eta orea ondo landu 10 minutuz. Bol batean sartu (olioz bustirik eta estalirik) eta igotzen utzi 2 orduz, edo bikoiztu arte.

Zatitan banatu (opiltxoak egiteko), bakoitzaren barnean txorizo zatitxo batzuk jarri eta opiltxoak osatu. Gainetik, sesamo haziak jarri eta estalirik utzi beste 1'5 ordu inguru berriz hazi arte.

Labea 200ºC-tara berotu eta ura duen ontzi bat sartu lurruna egiteko. Ogiak labean sartu 20 minutuz, gero ura labetik atera, sua 180ºC-tara jeitsi eta beste 10-20 minutuz ogiak egin eginak egon arte. Labetik atera eta hozten utzi.

Mezclad las harinas con la levadura y el agua, primero con una cuchara y después con las manos. Dejad 30 minutos a que repose, añadidle la sal y amasad durante 10 minutos. Metedlo en un bol (pintado de aceite y tapado) y dejadlo crecer durante 2 horas, o hasta que se doble de tamaño.

Partidlo en trozos (para hacer bollos) y meted trocitos de chorizo dentro de cada uno de ellos, después, formad los bollos. Ponedle semillas de sésamo por encima y dejadlo crecer otra vez tapado durante 1'5 horas.

Calentad el horno a 200ºC y meted un recipiente con agua para que cree vapor. Meted los panes al horno y horneadlos 20 minutos, sacad el agua del horno, bajad el fuego a 180ºC y hornead otros 10-20 minutos, hasta que los panes estén hechos. Sacad del horno y dejad enfriar.

3 comments:

idu said...

ummm txoripan-a!! Txikitan, Oñatira joaten ginenean, hango baserri batean erosten genituen,,ia ogia baiño txorixo gehiago izaten zuen. Hau hamarretakoa egiteko... kristona!

Juantxo said...

Ñooo, itxura elegantia daukatena. Aitorri asko gustatu? eta zeni ez!!
Ikastolan ume eta irakasleak oporretan daudenez, lanaldi jarraitua egiten ari naiz eta txoripan hoiek egiteko asmoa daukat baina, nire "Eibar Sourdough"arekin, jeje.
Musu bat

behiala said...

Idu:
Jeje, bai tituloa "TXORIPAN"-a jarri behar nuen... jende gehienak horrela ezagutzen du eta, jeje.

Juantxo:
Egiten dezunean, kontatuko diguzu zein goxoa zegoen jejjee.

Ondo segi biok

Olaia