2009/07/14

Ama orez eginiko ogia / Pan hecho con masa madre



Atzo nire ama orea aurkeztu ondoren, gaur berarekin eginiko lehen ogia aurkeztu nahi dizuet. Onartu behar dut gozoegia geratu zitzaidala (azukrearekin pasa egin nintzen) eta gehiegi gorritu zitzaidala agian (baina ez zuen erer zaporerik ezta ere). Hala ere, oso goxoa geratu zen, eta mamia ere asko gustatu zitzaidan, ez zegoen mazakoteegia.

Badakit ama orearekin eginiko ogiak egunak pasa ahala zapore hobea izaten dutela, baina nik ezin izan nuen hori konprobatu arratsaldean egin eta hurrengo goizean amaitu zelako, jejeje. Erabili nuen irinak hazitxo batzuk zituen (ekilore pepitak, sesamoa...) eta horrek toke goxo bat eman zion. Gainera, nire ama orea erdi zekale erdi gariz egina dago, baina biak integralak dira, beraz, ogiei ikutu integrala ematen die, nahiz eta irin zuria erabili. Badakit erabili dudan ama ore proportzioa oso handia dela, baina onartu egin behar dut ez nintzela gehiegi fido nire AAz (sentitzen dut... sniff), baina agintzen dut hemendik aurrera fidatuko naizela! Ondorio bakarrak daukat: ñam-ñam!


Después de presentaros ayer a mi masa madre, hoy os presento al primer pan que he hecho con ella. Tengo que admitir que me quedó demasiado dulce (me pasé con el azúcar) y se me doró demasiado (pero tampoco tenía sabor a quemado ni nada). Aún así, quedó muy rico, y la miga también me gusto mucho, no estaba demasiado mazacote.

Ya sé que los panes hechos con masa madre suelen mejorar con los días, pero yo eso no lo pude comprobar, porque hice el pan a la tarde y a la mañana siguiente ya no quedaba, jejeje. La harina que usé tenía unas semillas (pipas de girasol, sésamo...) y eso le dió un toque rico. Además, mi masa madre está hecho mitad de harina de centeno integral, mitad de harina de trigo integral, por lo que los panes tienen un punto de integral aunque la harina sea blanca. Ya sé que la proporción de masa madre que utilicé es muy grande, pero tengo que admitir que no me fiaba demasiado de mi MM (lo siento... sniff), pero ¡prometo que de ahora en adelante confiaré en ella! Sólo tengo una conclusión: ¡ñam-ñam!

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 300g ama ore / 300gr de masa madre
  • 300g irin zuri hazidun / 300gr de harina blanca con semillas
  • 50ml ur epel / 50ml de agua templada
  • Gatza / Sal
  • Azukrea / Azúcar

Gatza izan ezik gainontzeko osagai guztiak nahastu ontzi batean, hasieran goilara batekin, eta ondoren eskuekin. Ordu erdi utzi irinak ura ondo har dezan. Gatza gehitu eta orea ondo landu eskuekin 1o minutu inguruz. Olioz busti eta estalirik utzi. Ordu betera edo tolestura bat eman nion eta berriz estali. 2 orduz izan nuen orea hazten, eta ondoren hozgailuan gorde nuen gau osoz.

Hurrengo egunean hozgailutik atera, itxura eman nion eta beste 2 orduz utzi nuen hazten estalirik. Laban zorrotz batekin gainazala pixkat moztu eta labean sartu nuen ur pixkatekin (lurruna izan dezan) 220ºCtara, eta 30 minutuz egin nuen. Ondoren, ura labetik atera, 200ºCtara jeitsi tenperatura eta beste 15 minutu inguruz egin. Labetik atera eta hozten utzi jan aurretik (izan pazientzia!!!! jejeje).

Mezclad todos los ingredientes (menos la sal) en un bol, al principio con una cuchara y después con las manos. Dejadlo reposar media hora para que la harina chupe el agua. Añadid la sal y amasad durante unos 10 minutos. Pintadlo con aceite y dejadlo tapado. Una hora más tarde le dí un pliegue y lo dejé crecer tapado unas 2 horas, y después toda la noche en la nevera.

Al día siguiente, lo saqué de la nevera, le dí forma y lo dejé otras 2 horas para que creciera (tapado). Le hice unos cortes en la superficie con un cuchillo afilado, y lo metí al horno con agua (para que hiciera vapor) a 220ºC durante 30 minutos. Después, saqué el agua del horno, bajé la temperatura a 200ºC y lo horneé otros 15 minutos o así. Sacadlo del horno y dejadlo enfriar antes de comer (¡¡¡¡tened paciencia!!!! jejeje).

3 comments:

Juantxo said...

Oeoeoeoeoeeeoeeee!! Segur aski larregi gorritzearena azukrearen eragina da. Azalari kolorea hartzen laguntzen diolako. Bestela kriston itxura ona dauka edo hobeto esanda, zeukan jeje. Hurrengoan, ama orearengan fidantza gehiago eduki, ustekabe izugarriak emango dizkizu eta.
Ondo segi, okina.
Musu handi bat

Unknown said...

kaixo aspaldikoz!
kriston itxura du ogi honek Olaia! nire lehenengo saiakeran, ez nuen lortu hainbeste arrotzerik, eta oraindik hor nabil, burrukan orearekin. Lenengoa honela atera bada, zer izango ote da hurrengoa
muxuak

behiala said...

Kaixo Juantxo!

Bai, pentsatu dut gorritzearena azukrearengatik izango zela... Eta zin egiten dizut nire ama orean konfiantza izango dudala, jejeje.

Kaixo Idu!

Milesker! Kontatuko dizuet nola ateratzen diren hurrengo ogiak ere...

Ondo segi bikote!

Olaia