2009/02/18

Hazidun opiltxoak / Bollitos con semillas


Post honetan idatzi dudan ogiaren beste bariante bat duzu ondorengoa.

Larunbatean egin nuen errezeta hau eta erosketak egiten ari nintzela zerbait utzi nuen erosketa saski ohikotik kanpo: Ogia. Izan ere etxean egin nuen etxean jateko. Beharko ditudan osagaiak hauexek:

Esta es una variante del pan que os presenté en este post.

Lo hice el sábado, y haciendo la compra, dejé una cosa fuera del cesto de la compra: el pan. Porque ese día lo hice en casa para comerlo en casa. Estos son los ingredientes necesarios:

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 500gr irin / 500gr de harina de fuerza
  • 300ml ur / 300ml de agua
  • 2 goilaratxo legami / 2 cucharaditas de levadura
  • 1 goilara oliba olio / 1 cucharada de aceite de oliva
  • Mitxoleta haziak / Semillas de amapola
  • Sesamo haziak / Semillas de sésamo
  • Gatza, Azukrea / Sal, Azúcar

Aurrena urarentzat erabiltzen dugun edalontzi batean ur epela jarri eta legamia bota eta nahastu. Ondoren beste edukiontzi batean jarri irina (ogi hobea lortzeko erabil ezazu gluten asko duen irina, ahal baduzu!), ura bota gero eta ondoren gatza, azukrea, oliba olioa eta azkenik uretan jarritako legamia. Orea nahasteko erabiliko dugu, lehenik koilara eta ondoren eskuak, animo! Pausatzen utzi itsaskorra delako oso eta nahasten zaila, hori ez da ona. Orain mahai gaitera bota. Landu 5-10 min, eskuetan ez pegatzeko irina jarriz mahaian eta orean.

Bukatutakoan olioaz busti orea eta edukiontzia, edukiontzian sartu eta bustitako ohial batez estali. Orea bikoztu arte utzi etxeko leku epelean. Amaieran ohiala kendu eta kolpetxo batzuk eman oreari, aire kendu dakion.

Handitu denean moztu bi zatitan. Zatiei gehitu haziak, bati mitxoletazkoak (amapola) eta besteari sesamo. Ondoren landu 5 minutuz. Oreak hasierako tamainara bueltatuko da g.g.b. Lantzean opil forma borobilak osatu ditut sesamozkoekin eta mitxoletazkoekin (amapola) haga itxuradunak (barritas).

Laberako bandejan jarri ogiak eta ohialarekin estali. Utzi berriz handitzen bikoztu arte g.g.b.

Labera sartu aurretik ogitxoei ebakii batzuk egin egosterakoan handitu egingo baitira eta zartatu edo hautsi daitezen saiesteko. Labean egosi, 220ºc-tara 15 minutuz eta 180ºC-tara beste 15 minutuz.

Labetik atera eta hoztu, gomendagarria da oso laua ez den gainazal batean egitea adibidez labeko rejillan.

Lo primero poner agua templada y la levadura en un vaso que usemos para el agua, y mezclar. Después, en otro recipiente poner la harina (si puedes utiliza harina con mucho gluten para que salga mejor el pan), el agua, la sal, el azúcar, el aceite de oliva y por último la levadura disuelta en agua. Para mezclar la masa primero usaremos una cuchara y después las manos, ¡animo! Dejar reposar un poquito porque estará muy pegajoso, y no se puede trabajar bien. Poner en la encimera de la mesa. Amasar 5-10 minutos, poniendo harina en la mesa y en las manos para que no se pegue la masa.

Al terminar mojar con aceite la masa y el recipiente. Meter la masa en el recipiente y cubrir con un trapo mojado. Dejar en un sitio templado hasta que la masa doble su volumen. Al terminar darle unos golpes a la masa para sacarle el aire que tenga.

Cuando haya crecido, cortar la masa en 2. Añadir las semillas a los trozos, a uno de amapola y al otro de sésamo. Amasar 5 minutos. La masa volverá a encoger al amasarlo. Darle forma redonda a los bollitos de sésamo, y forma de panecillos a los de amapola.

Poner en la bandeja del horno los bollitos y tapar con un trapo mojado. Volver a dejar que doblen su volumen.

Antes de meter los panes al horno, hacerles unos cortes porque al hornear creceran y sino pueden estallar. Hornear a 220ºC durante 15 minutos y a 180ºC durante otros 15 minutos.

Sacar del horno y enfriar. Es recomendable no dejarlos en una superficie plana, sino que en una rejilla.

5 comments:

Anonymous said...

Merde! Ver este blog me da hambre.
Kisses.

Aitor

Anonymous said...

Itxura bikaina dute ogiek! Neu aspaldian buru belarri nabil ogiekin.. 10 kilo "haria de fuerza" erosi nituen azkenengoan, eta geratu gabe nabil! neuk ere larunbatean egin nuen ogia, yogurta eta pipak gehitu nizkion sesamo eta mitxoleta haziekin batera, ummmm! ez dago etxean egindako ogia bezalako jakirik!!

behiala said...

Kaixo Idu! Ongi etorri berriz ere.

Yogurta gehitu zenion ogiari? Ez det inoiz proba egin, baina ideia kuriosoa iruditzen zait, probatu beharrekoa! Eta ez al da ogi-esne baten modukoa geratzen? Zenbat yogur gehitzen diozu irineko?

Beste pare bat ogiren errezeta jartzekoa naiz, bata 4 haziduna (pipak, sesamoa, mitxoletak eta lino) eta bestea txokolate eta intxaurdun lazoa.

Ondo segi!!
Olaia

Anonymous said...

Kaixo olaia!
Orea zertxobait bigunagoa geratzen da, baina labetik pasa ondoren, ogi normal bat bezalakoa da. 500gramo irineko, yogurt bat nahasten diot. Hori bai, orea bigunagoa izatean denez, ez dut opiltxo itxuran egiten, ontzi luze batean ( arrain pastela egiteko erabili duzun modukoa) labeko papela jarri eta hor egiten dut. ah! eta azkenengoan, ontzian jarri nuenean, hozgailuan hurrengo egunerarte utzi nuen igotzen, eta hobea zegoen nire ustez. Hori bai, denbora luzez utzi behar da labean, ordubete. Errezeta internetetik atera nuen, baina ez dakit ze orritatik,,,etxean koadernotxo batean ditut kantitateak, nahi baduzu gauean jarriko dizkizut denak.
Desiatzen nago beste ogi hoiek ikusteko!

behiala said...

Kaixo,

Ba errezeta topatu eta bidaltzen badidazu, asko eskertuko nizuke. Modu horretako ogi bat (moldekoa) egiteko gogoakin nabil aspalditik, errezeta aproposaren bila. Nahi badezu bidalidazu korreora behiala[@]gmail.com

Milesker Idu

Olaia