2011/03/15

Koloretako macarons-ak / Macarons de colores


Aspaldian, txokolatezko macarons-ak egiteko errezeta bat igo nuen blog-era, eta gaurko honetan errezeta horren moldaketa batzuk dakarkizuet, koloretako macarons-ak egiteko. Kolore bakoitza zapore batez bete nuen: eztia, mugurdiak, bainila... Gainera, almendra irina amaitu zitzaidanez, kakahuetezkoak ere egin nituen batzuk, eta mundialak geratu ziren. Hementxe duzue, beraz, macarons kaxa polit bat osatzeko zenbait ideia (oparitzeko oso itxurosoa geratzen da).

Hace tiempo, subí una receta de macarons de chocolate al blog, y hoy os traigo unas variaciones de esa receta, para hacer macarons de colores. Cada color lo rellené de un sabor: miel, frambuesa, vainilla... Además, como se em terminó la harina de almendra, algunos los hice de cacahuete, y quedaron riquísimos. Aquí tenéis, pues, unas cuantas ideas para hacer una caja de macarons bonita (queda muy vistoso para regalar).


Macaron-en oinarrizko errezeta: / Receta básica de los macarons
  • Zuringo bat eta 32g azukre arrunt merengea egiteko / 1 clara y 32gr de azúcar para el merengue
  • 50g azukre glass / 50gr de azúcar glass
  • 50g almendra hauts / 50gr de harina de almendra
  • Kolorante tanta batzuk / Unas gotas de colorante

Zuringoa ondo irabiatu ia elur puntuan egon arte. Ondoren, azukrea gehitzen joan irabiatzen jarraitzen den bitartean, elur puntu gogor bat lortu arte. Ondoren, kolorante tanta batzuk gehitu eta pixka bat gehiago nahastu. Bestalde, almendra hautsa eta azukre glass-a nahastu eta oso ondo tamizatu. Azkenik zuringoak honekin nahastu buelta batzuk emanez. Labeko paperaren gainean manga pastelerarekin 3cm inguruko borobilak osatu, beraien artean pare bat zentimetro utziaz. Ordubetez utzi, gainazala pixka bat gogortu arte. Ondoren, labean egin 170ºCtara 20 minutu inguruz. Hozten utzi, eta hotzak daudenean paperetik kendu eta betegarriarekin bete, binaka bokadilo modukoak osatuz.
Batir bien la clara hasta que esté casi a punto de nieve. Después, ir añadiendo el azúcar mientras se sigue batiendo, hasta conseguir un punto de nieve fuerte. Después, añadir unas gotas de colorante y mezclar un poco más. Por otro lado, mezclar la harina de almendra con el azúcar glass, y tamizar muy bien. Por último, mezclar la clara con esto dándole unas vueltas. Con la manga pastelera, hacer círculos de masa de unos 3cm, dejándo un par de centímetros entre ellos. Dejar una hora, hasta que la superficie se endurezca un poco. Después, hornear a 170ºC durante unos 20 minutos. Dejar enfriar, y cuando estén fríos, separar del papel, rellenar, y juntar de dos en dos como si fuera un bocadillo.


Txokolatezko macarons-en errezeta: / Receta de macarons de chocolate
  • Zuringo 1 eta 32g azukre arrunt merengea egiteko / 1 clara y 32gr de azúcar para el merengue
  • 50g azukre glass / 50gr azúcar glass
  • 25g almendra hauts / 25gr de harina de almendra
  • 10g kakao hauts / 10gr de cacao en polvo

Macarons arrunten moduan prestatu, kakao hautsa almendra eta azukre glass-arekin batera tamizatuz.
Preparar igual que los macarons normales, tamizando el cacao junto con la almendra y el azúcar glass.


Kakahuete eta txokolate macarons-en errezeta: / Receta de macarons de chocolate y cacahuete
  • Zuringo 1 eta 32g azukre arrunt merengea egiteko / 1 clara y 32gr de azúcar para el merengue
  • 50g azukre glass / 50gr azúcar glass
  • 25g kakahuete hauts / 25gr de cacahuete en polvo
  • 10g kakao hauts / 10gr de cacao en polvo
  • Kakahuete zatitxoak / Trocitos de cacahuete

Txokolatezko macarons-en moduan prestatu, baina labeko paperean orea jarri ondoren, gainetik kakahuete zatitxo batzuk jarriz.
Preparar igual que los macarons de chocolate, pero después de poner la masa en el papel de horno, echándole unos trocitos de cacahuete por encima.


Esan bezala, kolore bakoitzeko macarons-ak zapore batez bete nituen. Ondoren jartzen dizkizuet nik prestatu nituen betegarrien errezetak ere. Horrelaxe osatu nituen macarons-ak koloreen arabera:
  • Naranjak (Eztiarenak): Oinarrizko macarons errezeta, kolorante hori eta gorriarekin, ezti betegarriz beteak.
  • Horiak (Bainilarenak): Oinarrizko macarons errezeta, kolorante horiarekin, bainila betegarriz beteak.
  • Gorriak (Mugurdienak): Oinarrizko macarons errezeta, kolorante gorriarekin, mugurdi mermeladaz beteak.
  • Marroiak (Txokolatezkoak): Txokolatezko macarons errezeta, txokolate betegarriarekin beteak.
  • Marroiak zatitxoekin (Kakahuetezkoak): Kakahuete eta txokolate macarons errezeta, bainila betegarriarekin beteak.
  • Berdeak (Sagarrezkoak): Oinarrizko macarons errezeta, kolorante berdearekin, sagar mermeladaz beteak.


Como he dicho, cada color lo rellené de un sabor. A continuación os pongo también las recetas de los rellenos que hice. Así hice los macarons según el color:
  • Naranjas (De miel): Receta básica de macarons, con colorante amarillo y rojo, con relleno de miel.
  • Amarillos (De vainilla): Receta básica de macarons, con colorante amarillo, con relleno de vainilla.
  • Rojos (De frambuesa): Receta básica de macarons, con colorante rojo, con relleno mermelada de frambuesa.
  • Marrones (De chocolate): Receta de macarons de chocolate, con relleno de chocolate.
  • Marrones con trocitos (De cacahuete): Receta de macarons de chocolate y cacahuete, rellenos de vainilla.
  • Verdes (De manzana): Receta básica de macarons, con colorante verde, rellenos de mermelada de manzana


Bainila betegarria (Vainila buttercream): / Relleno de vainilla (Vainila buttercream):
  • 15g margarina / 15gr de margarina
  • 15g txerri-gantza / 15gr de manteca de cerdo
  • 150g azukre / 150gr de azúcar
  • 0,5 gorringo / 0,5 yemas
  • 0,5 koilarakada esne / 0,5 cucharadas de leche
  • Bainila / Vainilla

Osagai guztiak oso ondo nahastu, azukrea guztiz disolbatu eta gantzak bigundu arte.
Mezclar bien todos los ingredientes, hasta que el azúcar se disuelva bien y las grasas se derritan.


Ezti betegarria (Honey buttercream): / Relleno de miel (Honey buttercream):
  • 15g margarina / 15gr de margarina
  • 15g txerri-gantza / 15gr de manteca de cerdo
  • 150g azukre / 150gr de azúcar
  • 0,5 gorringo / 0,5 yemas
  • 0,5 koilarakada esne / 0,5 cucharadas de leche
  • 1 ezti koilarakada / 1 cucharada de miel

Osagai guztiak oso ondo nahastu, azukrea guztiz disolbatu eta gantzak bigundu arte.
Mezclar bien todos los ingredientes, hasta que el azúcar se disuelva bien y las grasas se derritan.


Txokolate betegarria: / Relleno de chocolate:
  • 50g txokolate beltz / 50gr de chocolate negro
  • 1 koilarakada azukre glass / 1 cucharada de azúcar g
  • 0,5 koilarakada ur / 0,5 cucharadas de agua

Txokolatea ondo txikitu, eta ura eta azukrearekin nahastu. Baño marian jarri guztiz urtua egon arte.
Trocear mucho el chocolate, y mezclar con el agua y el azúcar. Poner al baño maría hasta que se derrita bien.


Sagar mermelada: / Mermelada de manzana:
  • 1 sagar / 1 manzana
  • 200g azukre / 200gr de azúcar

Sagarra zuritu eta zatitu. Azukrearekin nahastu eta su motelean egin mermelada egina egon arte.
Pelar y trocear la manzana. Mezclar con el azúcar y cocer a fuego suave hasta que la mermelada esté hecha.

6 comments:

martu said...

qué bueno, esto tiene una pinta estupenda, parecen riquísimos
Un saludo
Martu

Teba said...

Oeeee, oeee, oe oeeee!!!!
Zelako macaron-kada!!!
Eaaaaaaarrak!!!
Oso politak ta ziur nago oso goxo ere bai.
Muxu haundi bat

idu said...

Errazak egiteko Olaia? Beti izan dut gogoa errezeta probatzeko, baina ez naiz ausartu

axeridantza said...

Uauuuuuuuuuuuuuuuuuuuu
eleganteak geratu zaizkizu benetan. nik oraindik ez ditut egin, baina iduk esan bezala neri re errespetu pixkat ematen diatelako. saiatze kontua izango da.
patxoooooooo

behiala said...

@martu: si que son muy ricos, crujientes por fuera y jugosos por dentro

@Teba: pila egin nituen, lankide baten etxean elkartu behar ginen batzuk, eta denetarik probatzeko...

@idu, @axeridantza: ez dira diruditen bezain zailak, benetan. Gakoa zuringoak ondo igota egotea da, nik uste, ze bigunegi badaude, erori egiten dira. Gainera, labera sartu aurretik geruzatxo bat egin behar zaie, horregatik uzten dira ordubete inguru kanpoan. Saiatu zaitezte, ikusiko dezue.

Mª Jesus said...

Hello!!!

Esto es delito no probarlos, este finde porque viajo pero el próximo.... ya sabes lo que acompañará al café.

Un saludo