2010/05/25

Porru eta gazta souffleak / Soufflés de puerros y queso



Gaurkoak nere bizitzan egin ditudan lehen souffleak dira. Beti izan dut kuriositatea, eta aldi berean beldurra, souffleak egitearekin. Gauza delikatu eta kurioso bat iruditzen zait, eta etxean nuen errezeta bat oinarritzat hartuz porru eta laktosa gabeko gazta souffle hauek egin nituen. Oso goxoak geratu ziren, eta gainera oso jugosoak. Espero dut zuen gustokoa izatea!

Los de hoy son los primeros soufflés que hacía en mi vida. Siempre he tenido curiosidad, y al mismo tiempo miedo, de hacer soufflés. Me parecen una cosa delicada y curiosa, y tomando como referencia una receta que tenía por casa, hice estos soufflés de puerros y queso sin lactosa. Quedaron muy ricos, y además muy jugosos. ¡Espero que os gusten!

Osagaiak (2 pertsona): / Ingredientes (2 personas):
  • 50g inguru porru / Unos 50gr de puerros
  • 50g laktosa gabeko gazta / 50gr de queso sin lactosa
  • Bexamel saltsa pixka bat / Un poco de salsa bechamel
  • Arrautza 1 / 1 huevo

Porruak oso ondo garbitu izan dezaketen lur guztia kentzeko eta zati txikitan moztu. Zartain batean porruak potxatu olio tanta batekin. Biguinak daudenean, gazta gehitu eta nahastu. Bitartean, bexamel saltsa bat prestatu eta arrautzaren gorringo zein porru eta gaztarekin nahastu. Beste ontzi batean, zuringoa elur puntuan jarri, eta azkenik hau ere gainontzekoari gehitu kontu handiz nahastuz.

Nahasketa moldetxoetan banatu eta labean egin 200ºC-tara 15 minutu inguruz. Labetik atera bezain laster jan souffleak.

Limpiar bien los puerros, para quitarles la tierra que puedan tener, y cortar en trozos pequeños. Pochar el puerro en una sartén con una gota de aceite. Cuando estén blandos, añadir el queso y mezclar. Mientras, preparar una bexamel y mezclar tanto con la yema de huevo como con la mezcla de puerros y queso. Por último, levantar la clara de huevo en otro recipiente y mezclar con mucho cuidado con la mezcla anterior.

Repartir la mezcla en moldes pequeños y hornear a 200ºC durante unos 15 minutos. Comer los soufflés nada más sacarlos del horno.

4 comments:

intxaurtsu said...

mmmmm....Nik oraindik ez ditut egin, eta nik ere jakinmin itzela dut. Probatu izan ditut, baina beti etxetik kanpo, egunen batean saiatuko naiz, zureak bikainak dirudite eta gogotsu utzi naute

behiala said...

Kaixo!!

Ba proba egin etxean, barazkitxo batzuekin itzela egongo da! Hurrengoak gozoak egingo ditut, txokolatezkoak edo... jejeje Ni beti gozoan pentsatzen!

Muxu bat

Olaia

axeridantza said...

Nik ere ez ditut inoiz egin, eta ziur ez dakit probatu ote ditudan ere. zure errezeta probatzen hasteko bikaina da!!!!!!
patxo

teba said...

Ze onaaaaaaaa, porruaaaaaaak, ai ene!!! izugarri ditut gustokoak.
Soufle-a oso zaila dela egitea entzunda daukat.
Zorionak polita!!