2010/01/12

Almendren bizkotxoa / Bizcocho de Almendras


Aspalditik errezetarik jarri gabe nengoenez (nola nabilen...) gaur bizkotxo goxo bat dakart zuentzat. Benetan oso ona geratzen da, batere lehorra. Eta almendrek zapore ona ematen diote. Pare bat aldiz egin dut, eta deneri asko gustatu izan zaie. Errezeta hau, gainera, SENSLAC-en abenduko buletinean joan zen, hilero errezeta bat bidaltzen baitute buletin horretan eta batzuetan nire errezetak joaten dira. Espero det zuen gustoko izatea!

Como hace tiempo que no pongo ninguna receta (como estoy...) hoy os traigo un rico bizcocho para vosotros. Queda realmente rico, nada seco. Y las almendras le dan un sabor muy bueno. Lo he hecho un par de veces, y siempre les ha gustado mucho a todos. Esta receta, además, fué incluida en el boletín de diciembre de SENSLAC, porque cada mes mandan una receta en su boletín, y a veces van recetas mías. ¡Espero que os guste!

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 150g gari irin zuri1 / 150gr de harina de trigo blanca
  • 50g almendra irin (almendra birrindua) / 50gr de harina de almendras (almendra molida)
  • 125g azukre / 125gr de azúcar
  • 2 arrautza / 2 huevos
  • 75g laktosa gabeko margarina / 75gr de margarina sin lactosa
  • 100ml laktosa gabeko esne / 100ml de leche sin lactosa
  • Legami kimiko pakete 1/2 / 1/2 sobre de levadura química en polvo
  • Almendrak laminetan / Almendras en láminas
  • Azukre hautsa (glacé) / Azúcar en polvo (glacé)

Azukrea aurrez urturiko margarinarekin nahastu. Arrautzen zuringo eta gorringoak banandu, eta zuringoak gorde. Gorringoak azukreari gehitu eta ondo irabiatu zuritu arte. Esnea gehitu eta nahastu.

Beste ontzi batean, zuringoak elur puntuan jarri arte irabiatu. Zuringo hauek aurreko nahasketari gehitu 2 alditan, egurrezko goilara batekin nahastuaz eta kontu handiz ez jeisteko.

Bestalde, irina eta almendren irina legami kimikoarekin nahastu. Nahasketari hau gehitu pixkanaka eta tamizatuz, grumotxoak gera ez daitezen. Bizkotxoentzako molde bat prestatu olio eta irinarekin igurtziz (ez itsasteko), eta masa bertan sartu. Laminatan dauden almendrekin apaindu. Labean egin 180ºC-tara 45 bat minutuz. Makiltxo batekin egina dagoela konprobatu. Hozten denean moldetik atera, eta azukre hautsarekin apaindu.

Mezclar el azúcar con la margarina previamente derretida. Separar las claras de las yemas y reservar las claras. Añadir las yemas al azúcar y batir bien hasta que blanqueen. Agregar la leche y mezclar bien.

En otro recipiente, batir las claras hasta levantarlas y ponerlas a punto de nieve. Mezclar las claras con la mezcla anterior, añadiendo en dos tandas, y mezclando con una cuchara de palo y mucho cuidado para que no bajen.

En otro recipiente, mezclar la harina con la harina de almendras y la levadura química. Ir añadiendo esta mezclar, tamizándola para que no salgan grumos, a la masa y mezclándola con cuidado. Preparar un molde de bizcocho con aceite y harina, para que no se pegue la masa, e introducir la masa en el molde. Decorar con almendras en láminas. Hornear a 180ºC durante unos 45 minutos. Comprobar con un palillo que esté hecho. Desmoldar cuando enfríe y decorar con azúcar en polvo.

4 comments:

intxaurtsu said...

mmmmmmmmmmmmmm, zein gozoa Olaia, izugarri bizkotxo zale amorratua naiz eta honek duen itxurarekin, di-da sartuko nioke hagina

axeridantza said...

Ze ona!!!! Almendrazkoa ez dut probatu oraindik. etxean almendra xigortu poltsa bat dakat, eta orain arte ez dut jakin zer egin harekin. Jada badakit. Muxuak!!!!!

Unknown said...

Aiiii, hau hemengo gozotegi batean egiten duten pasteltxo baten antzekoa izango da, asko gustatzen zait, probatu behar dut errezeta!

behiala said...

Kaixo!

Probatu ezazue errezeta, ikusiko duzue zein goxoa! Nik egiten ditudan bizkotxo guztietatik hau da hoberena, dudarik gabe.

Muxu bana

Olaia