2010/01/27

Patata tortilaz beteriko piperrak / Pimientos rellenos de tortilla de patata


Behin baino gehiagotan ikusi izan ditut piper berdeak patata tortilez betetzeko errezetak, baina beti frijituak egiteko ikusi izan ditut. Nik antzeko zerbait egin nahi nuen, baina piper berdeen ordez gorriak erabili nituen, eta frijitu ordez, labean egin nituen, olio gutxiago izan zezaten. Denbora dexente tardatzen dute egiten, baina merezi du oso onak geratzen baitira.

Más de una vez he solido ver recetas para rellenar pimientos verdes de tortilla de patata, pero siempre he visto recetas en las que freían los pimientos. Yo quería hacer algo parecido, pero en vez de pimientos verdes utilicé rojos, y en vez de freirlos, los hice al horno, para que chuparan menos aceite. Tardan un rato en hacerse pero merece la pena, porque quedan muy buenos.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • 2 piper gorri handi / 2 pimientos rojos grandes
  • 4 patata ez oso handi / 4 patatas no muy grandes
  • 5 arrautza / 5 huevos
  • Tipula erdi / Media cebolla
  • Oliba olioa, gatza, oreganoa / Aceite de oliva, sal y orégano

Patata zati finetan moztu eta oliba olio dexentetan frijitu biguina eta pixka bat gorritua egon arte. Bitartean, ontzi handi batean arrautzak gatz pixka batekin irabiatu. Patatak oliotik atera eta arrautzekin nahastu. Laberako ontzi batean jarri piper gorriak, goikaldea kenduz (zurtoina eta pipita guztiak), eta zutik mantendu daitezen saia zaitez. Ondoren, patata eta arrautza nahaskiarekin bete eta oregano pixka bat bota gainetik. Labean sartu 200ºC-tara 45 minutu inguru (patata tortila egina egon behar da eta piperra pixka bat bigundua ere). Labetik ateratzerakoan nahi izanez gero, piperrei azala kendu dakioke, hoztu aurretik, errazago kentzen delako.

Cortar la patata en trozos finos y freir en bastante aceite de oliva hasta que esté blanda y un poco dorada. Mientra, en un recipiente grande, batir los huevos con un poco de sal. Sacar las patatas del aceite y mezclar con el huevo. En una fuente para el horno, poner los pimientos rojos, cortándoles la parte de arriba (quitándoles el rabito y las pepitas), intentando que se queden de pie. Después, rellenar con la mezcla de patata y huevo y ponerle un poco de orégano por encima. Hornear a 200ºC unos 45 minutos (la tortilla de patatas tiene que estar cuajada y el pimiento un poco blando). Al sacar del horno, se le puede quitar la piel al pimiento, porque antes de que se enfríe se quita más fácilmente.

7 comments:

Juantxo said...

Ostia Olaia!!! Flipatuta laga nauzu, zein originala eta ze kolore. Hau bai egin behar dudala.

Muxu bat

Oihana said...

Ze itxura" Juantxorekin bat nator! hau "must to do" bat da, egin beharra daukat!

behiala said...

Kaixo!

Bai probatu ezazue, ikusiko duzue zein goxoa! Zaporez piperra daraman patata tortilaren antzekoa geratzen da. Baina beste ikutu batekin!

Muxu bana

Olaia

intxaurtsu said...

a zelako txulada!!! izugarri gustatu zait, nik uste hau egin beharko dudala

idu said...

ooooo! harritu egin nau errezetan, inoiz ez nuen antzekorik ikusi edo entzun. Piperdun patata tortillaren antza badu,, oso oso gustokoa dut

Akane said...

Hola!

Acabo de descubrir tu blog a través del resumend de recetas del HEMC. ¡Cómo no te había conocido antes!
Yo también soy intolerante a la lactosa así que tengo adaptar las recetas que hago si pretendo poder disfrutarlas yo también, por lo que tus fantásticas recetas y consejos me van a venir muy bien. Te visitaré a menudo :)

Un saludo desde Murcia

behiala said...

Hola Akane!

Bienvenida a mi blog! Si quieres compartir algo con el resto de intolerantes, o quieres pasarme alguna receta o lo que sea, yo encantada. Y si necesitas algo no tienes más que pedir!

Un beso

Olaia