2009/11/04

Ibanen ikastaroa eta ogiak / El curso de Iban y panes

Agindu bezela, gaur Ibanek Busturian emandako ikastaroari buruz hitz egingo dizuet. Zoragarria izan zen, oso entretenigarria, eta asko ikasi nuen. Ikastaroan ikasi nuen gauza hoberena orea lantzeko Bertinet teknika izan zen. Askotan entzuna nuen jendeak teknika hau erabiltzen zuela, baina ez nekien nolakoa zen. Ibanek erakutsi zigun eta pila bat gustatu zait. Ordutikan pare bat ogia egin ditut, tekniko honekin, eta nahiz eta ogi horietako batzuk oso hezeak izan, nahiko erraz landu daiteke orea teknika hau erabiliz.

Tal y como os prometí, hoy os voy a hablar del curso que dió Iban en Busturia. Fue maravilloso, muy entretenido, y aprendí mucho. Lo mejor que aprendí en el curso fue la técnica Bertinet de amasado. Había oído hablar muchas veces que la gente usaba esta técnica para amasar, pero no sabía cómo era. Iban nos lo enseñó, y me gustó mucho. Desde entonces he hecho un par de panes, con esta técnica, y aunque algunos panes eran bastante húmedos, los amasé bastante fácilmente.


Goiko argazkian ikusi dezakezuen ogia ikastaroan hasi eta etxean amaitu nuena da. Kriston goxoa atera zen eta mamia perfektua zuen. Ama orea, gari irin zuria, ura eta gatza besterik ez zituen, eta ez zuen gehiago behar. Ikastaroan nahastu eta oratu genuen, eta ondoren hurrengo goizean (hozgailuan gorden nuen etxera iristean), forma eman nion, bannetoian sartu, eta hortik 3 ordutara labean egin nuen. Itxura ona duela?

Ikastarora joan zen jendea ere oso jatorra zen. 15 bat elkartu ginen, eta nabaritzen zen batzuek oso esku ona zutela orearekin!! jejeje. Juantxo ere bertan ezagutu nuen. Hainbeste denbora internetetik hizketan eta azkenean ikastaroan ezagutu ginen! Oso tipo jatorra, Ibani laguntzera bakarrik joan zela esatearekin... dena esana dago. Ets Ibanez ze esan, tipo mundiala. Oso ondo azaltzen du dena, notatzen da gaia pila bat gustatzen zaiola, eta oso oso jatorra. Kriston pazientzia zuen gu guztiokin! jeje. Ibanek esan zuenez 3 turno egon ziren, 3 ikastaro beraz, kriston exitoa izan zuen ikastaroak. Ea horrela berriz hemendik gertu beste ikastaro bat egitera animatzen den!jejeje

El pan que véis en la foto de arriba es el que empecé en el curso y terminé en casa. Quedó muy rico, y tenía la miga perfecta. Sólo llevaba masa madre, harina blanca de trigo, agua y sal, y no necesitaba nada más. Lo mezclamos y amasamos en el curso, y a la mañana siguiente (lo guardé en el frigorífico) le dí forma, lo metí en el banneton y lo horneé a las 3 horas. ¿A qué tiene buena pinta?

La gente que fue al curso era muy maja. Nos juntamos unos 15, ¡¡y se notaba que algunos tenían muy buena mano con la masa!! jejeje. Conocí a Juantxo allí. Tanto tiempo hablando por internet, ¡y por fin le conocí en el curso! Un tío muy majo, con deciros que fue sólo para ayudarle a Iban... queda todo dicho. Y qué decir de Iban, un tio genial. Lo explica muy bien todo, se nota que el tema le encanta, y es muy muy majo. ¡Cuanta paciencia tenía con nosotros! jeje. Por lo que dijo Iban, hubo 3 turnos, 3 cursos, por lo que tuvo muchísimo éxito. ¡A ver si así se anima a hacer algún otro curso por aquí! jeje



Ikastaroaren hurrengo astean nire ama ore berriarekin bi ogia hauek egin nituen. Bata gari irin zuri eta espelta integral pixkatekin, eta bestea gari irin zuri, zekale integral, intxaur eta mahats-paxekin. Oso goxoak geratu ziren biak, baina nik uste ez nuela nahiko pazientzia izan, eta gutxi igo ziren. Hala ere, oso goxoak geratu ziren, eta egun gutxi iraun zuten.

La semana siguiente del curso hice estos dos panes con mi nueva masa madre. Uno con harina blanca de trigo y un poco de espelta integral, y el otro con harina blanca de trigo, harina integral de centeno, pasas y nueces. Los dos quedaron muy ricos, pero yo creo que no tuve suficiente paciencia, y subieron poco. Aún así, quedaron muy ricos, y duraron pocos días.

11 comments:

Irune said...

Uauuu! Ze itxura duten...
Eta seguru goxo-goxoak zeudela ere.

Ni ere praktikatzen hasi naiz... kontatuko dizuet....

Juantxo said...

Aupaaa, sarrera hau ikustea nahi nuen, ba.
Egia, Ibani laguntzera joan nintzen baina, bi neska (Teba eta Zu) eder ezagutzera ere. Joan behar zinetela nekielako. Zuei aurpegia ipintzea asko poztu ninduen. Pena, Idu eta Intxaurtsu joateko aukerarik ez zutela izan, katxiss!! Baina, Irune ezagutu genuen eta hau ere gustora dabil, ez duzu uste?
Jendeak, zu eta beste guztiok, Bertinet teknika ikusten duenean flipatu egiten du. Nork esango zizun papilla hoiek oratu zintezkela, e? jeje.
Busturian egindako ogia primerakoa baina, etxean egindako biak, ere. Ondo igo barik daudela, zuk esan diguzulako bestela ez zaie igartzen.
Adituek, ogiaren prozesuan hamabi fase daudela esaten dute eta horrela izango da. Nik, nire inguruan hasi/hasten direnei, hamairu direla esaten diet. Lehenengoa, pazientzia.
Ogiak, BIKAIN.

Muxu bat, polittori.

behiala said...

Kaixo Irune!

Kontatu kontatu!! Ea nola doazen zure ogiak ere...

Kaixo Juantxo!
Ni ere poztu nintzen azkenik zu ezagutzeaz. Pena bat izan zen segituan joan behar izatea, ze gustora egongo nintzen pixkatean zuekin hizketan...

Bertinet teknika mirari bat da, jeje. Lengoan ur dexente zuen ogi bat egin nuen, pentsa bannetoitik atera eta desparramatu egin zela seitun. Txapata moduan atera zen, baina bertinet teknikarekin nahiko erraz landu ahal izan nuen. Jarriko dizuet ogi hau hauetako egunen batean

Ondo segi biak!

Olaia

Unknown said...

Ainssss, ni berriro ere hortzak luzatuta! Iban, noiz zatoz berriz?? Ogiek itxura bikaina dute, eta ikastaroan egon zineten guztiok hain gustora atera zarete! inbidia ematen didazue.
Nik ttirri ttarra jarraituko dut neure ogiekin, momentuz autodidakta izaten jarraituko dut..
Ondo segi!!

intxaurtsu said...

Joooo, nik ere joan nahi nuen baina itxaron zerrenda luzea zegoen eta orain ia egunero bere bloga begiratzen dut EHra noiz datorren jakitekoooo..egia esan Olaia primerakoak dira zure ogiak, ni momentuz nire makinarekin moldatu beharko naiz...
Besarkada bat

Mª Jesus said...

Esta tarde he hecho un pan pero nada tiene que ver la forma del mio con ese tan redondito que tu has hecho. Todavía me queda mucho por aprender............

Saludos

behiala said...

Idu Intxaurtsu:

Ze pena ezin izan zenutela etorri! Ea denon artean konbenzitzen degun Iban beste ikastaro bat egiteko hemendik!! jeje Esan zidan agian Abenduan Donostian egingo zuela bat... baina oraindik guztiz lotu gabe duela. Adi egon bere blogera!

Hola MªJesus!
Lo de la forma es cosa de práctica y de banneton, jejeje. No voy a negar que el banneton ayuda lo suyo a que coja una bonita forma.

Para que no se te vaya para los costados y te suba bien, tienes crearle tensión superficial al pan al darle la forma. Pero mejor si lees los manuales de Iban, que está todo muy bien explicado!

Muxu bat, Un beso

Olaia

axeridantza said...

Ze ogi ederrak! Ni re goguakin geatu nitzan. Apuntatzeko deitu nuen baina plaza denak beteta zeuden ordurako. Ea berriz etortzen den eta azkarrago ibiltzen naizen. Patxo bat

Cristina said...

¡¡Wala!! Qué pasada :D Tengo muchas ganas de ir a uno de los cursos de Ibán, pero el colega parece que me esquiva (Ibán, si lees esto, que sepas que te tengo fichao y que tarde o temprano lo conseguiré).

El dichoso amasado francés se me resiste, ¡pero yo seré más fuerte!

XDDD

Mª Jesus said...

He visto las instrucciones de Iban para la formita redonda de mi pan, jajajaja yo todavía no llego a eso pero todo se andará.

Mañana haré un nuevo pan, ya os contaré que tal.

Saludos

teba said...

Olaia!!
Zelan dinotsu ez zutela igo egin? Bai itxura polita biak.
Nik ondino zekale irinarekin tiraka nabil, baino espero dut zure ogiak bezakalakoak ere egitea!
Besarkada bat