2009/11/19

Txapata edo antzeko zerbait / Chapata o algo parecido


Gaurko ogi hau nire ama ore berriarekin egin dut. Pixkat anarka naiz sukaldean, eta "a ojo" esaten den moduan egiten ditut errezeta gehienak. Gero, normalean, erabili ditudan osagaiak apuntatu egiten ditut, baina oraingo honetan ez dut gogoratzen zehazki zer erabili nuen: gari irin zuria batez ere, osoko espelta irin pixkat, ama orea, ur epela eta gatza.

Nire intentzioa ogi arrunt bat egitea zen, baina nire "a ojo" mania dela eta, nahiko likidoa geratu zitzaidan. Bannetoietik atera nuenean, labeko bandejara pasa, eta konturatzerako (5 minutu izango nuen hor gehienez) zabaldu egin zen aldeetara. Emaitza: txapata moduko ogi nahiko zapal bat, baina burbuilatxo pottolo batzuekin. Beraz, igo egin zen, bakarrik nahiko zapala geratu zela likidoa zegoela. Esan beharra dut, Bertinet teknikaz maitemindu egin naizela. Berarengatik izango ez balitz, ezingo nuen ogi hau oratu!

Este pan de hoy lo he hecho con mi nueva masa madre. Soy un poco anarca en la cocina, y la mayoría de las recetas las suelo hacer lo que se dice "a ojo". Luego, normalmente, suelo apuntar los ingredientes que he usado, pero esta vez no recuerdo exáctamente que usé: sobre todo harina blanca de trigo, un poco de harina integral de espelta, masa madre, agua templada y sal.

Mi intención era hacer un pan normal, pero por culpa de mi manía de hacerlo "a ojo", me quedó bastante líquido. Cuando lo saqué del banneton, lo pasé a la bandeja del horno, y para cuando me dí cuenta (pasaron 5 minutos como mucho) se había esparcido por los lados. El resultado: un pan bastante planito tipo chapata, pero con unas burbujitas muy monas. Por lo que subió, sólo que quedó bastante plana porque era líquida. Tengo que decir que estoy enamorada de la técnica Bertinet. ¡Si no fuera por ella no hubiera podido amasar este pan!

9 comments:

Juantxo said...

Zapala bai, baina itxura ezin hobea, e? Zaporea zer modukoa? Txapata asmatu zuenari, beharbada zuri pasatakoa pasatu zitzaion. Orea oso likidoa geratu zitzaiola eta begiratu nolakoa liatu zuen, jeje. Baliteke ogiak egin ahala guri ere halako zerbait pasatzea eta gutxira, Olaiamix edo Juantxomox edo...ez dakit zein mux izenarekin ogi bat egotea jeje. Zelako txorrada idatzi dudan baina hor lagatzera noa badaezpada. Uff!!

Muxu bat

behiala said...

Jejeje

Ba ziur horrela asmatu zutela bai! Zaporea oso ona zen, neri asko gustatu zitzaidan behintzat.

Olaia

intxaurtsu said...

etxean ogia eskuz egiten duzuenoi entzuten zaituztedanean harrituta geratzen naiz. Ni oraindik ere ez naiz ausartu, eta Ibanen ikastaroaren zain nago ia horrela gutxienez zuen antzeko ogi bat lortzen dudan. Zein gozo geratuko litzateken nik egiten dudan bruschetta zure ogi horrekin...mmmm

Musutxuak

Ly said...

Pues será algo parecido a a chapata pero tiene la misma buena pinta.
Bs

Irune said...

Zapala?? Nik kriston itxura hartzen diot. Goxoa zegoela begi bistan dago...

idu said...

Zapala, baina esan duzun bezela burbuila dotoreekin,, itxura bikaina dauka. Ni oraindik enaiz animatu ore oso likidoekin,, ea neu ere esperimentatzen hasten naizen!

behiala said...

Kaixo neskak!

Oso goxoa zegoen bai. Hainbeste zabaltzen zela ikustean beldur pixkat izan nuen, ez ote zen zapalegia geratuko, baina oso ondo geratu zen.

Ly:

La verdad es que estaba muy rico. Me quedé muy contenta.

Olaia

Amaia said...

Olaia, atzo "Julie & Julia" filma ikusi nuen eta zure blogaz gogoratu nintzen, ikus ezazu!!
ayer ví la película "Julie y Julia" y me recordó a tu blog.
Ondo izan, Amaia

behiala said...

Kaixo Amaia,

Ba ikusi nahi det filma hori, ea ikusten dudan... Ondo dago?

Olaia