2010/04/05

2 patata tortila bertsio / 2 versiones de tortilla de patatas


Patata tortila denok egiten dugun errezeta erraz eta goxo bat da. Baina bakoitzak bere modura egiten du; patata zati txikitan edo handietan, egosia edo frijitua, tipularekin edo tipula gabe... Egiteko mila modu daude, eta gaur 2 modu desberdin aurkeztu nahi dizkizuet.

Bata Lilian-ek bidali didana da, barazkiekin eta atunez betea. Bestea ordea, Tebak patata mikrouhinean egiteko eman zidan errezetarekin egina dago. Lilian-ena ez dut probatu, baina oso itxura ona du, ziur kriston goxoa dagoela. Eta Tebak pasa zidan errezeta argazkian ikus dezakezuena da. Mundiala geratu zen, eta ia oliorik erabili gabe! Beraz, ez da hain astuna geratzen, baina zapore goxoa galdu gabe. Uste dut hemendik aurrera horrela egingo dudala, zeren gainera oso azkar egiten da, eta ia zikindu gabe.

La tortilla de patatas es una receta fácil y rica que todos hacemos. Pero cada uno lo hace a su manera; la patata en trozos pequeños o grandes, cocida o frita, con cebolla o sin ella... Hay mil maneras de prepararla, y hoy os quiero presentar 2 maneras diferentes de hacerla.

Una me la envió Lilian, con verduras y rellena de atún. La otra en cambio, está hecha con la receta que me dió Teba para hacer la patata al microondas. La de Lilian no la he probado, pero tiene muy buena pinta, seguro que está riquísima. Y la de la receta que me pasó Teba es la que veís en la foto. Quedó buenísima, ¡y casi sin usar aceite! Por lo que no queda nada pesada, pero sin perder el buen sabor. Creo que de ahora en adelante la voy a hacer así, porque además se hace muy rápido y casi sin manchar.

Lilian-en errezeta / La receta de Lilian
Osagaiak: / Ingredientes:
  • 5 patata / 5 patatas
  • Porru erdia / Medio puerro
  • Lekak / Vainas
  • Arrautzak / Huevos
  • Atuna / Atún
  • Mahonesa saltsa / Salsa mahonesa

Barazkiak zatitu eta oliotan potxatu. Eginak daudenean, aurrez irabiaturiko arrautzekin nahastu eta tortila egin zartain batean. Bitartean, atuna mahonesarekin nahastu, masa fin bat geratu arte. Tortila egina dagoenean, erditik ireki luzeran, eta atunarekin bete.

Cortar las verduras y pocharlas en aceite. Cuando estén hechas, añadir a los huevos batidos previamente, y hacer la tortilla en una sartén. Mientras, mezclar el atún con mahonesa hasta que quede una masa fina. Cuando la tortilla esté hecha, cortar por la mitad a lo largo y rellenar con el atún.

Tebaren errezeta / La receta de Teba
Osagaiak (2-3 pertsona): / Ingredientes (2-3 personas):
  • 2 patata / 2 patatas
  • Tipula erdi / Media cebolla
  • Perrexila / Perejil
  • 2 goilarakada oliba olio / 2 cucharadas de aceite de oliva
  • Gatza / Sal
  • 5 arrautza / 5 huevos
  • Tortila egiteko oliba olio tanta 1 / 1 gota de aceite de oliva para hacer la tortilla

Patatak zuritu eta zatitxoetan moztu. Microhuinean sar daitekeen ontzi batean jarri patatak (pirex bat edo zopa plater bat). Tipula julianan moztu eta patatari gehitu. Ondoren, gatz pixkat, perrexila eta 2 goilarakada oliba olio gehitu eta ondo nahastu. Mikrouhinean sartu, tapa bat jarri eta 7 minutuz egin. Atera, buelta pare bat eman, eta zure mikrouhinaren potentziaren arabera beste 3-7 minutu inguru egin (nik 3 minutu gehiago izan nuen, baina Tebak esan zidan berak beste 7 izaten zuela). Arrautzak irabiatu eta patata eginarekin nahastu. Tortila egin zartain batean.

Pelar y cortar en trocitos la patata. Poner las patatas en un recipiente apto para el microondas (un pirex o un plato de sopa). Cortar la cebolla en juliana y añadir a la patata. Después, añadir perejil, sal y 2 cucharadas de aceite de oliva y remover bien. Meter al microondas, ponerle una tapa y hacerlo 7 minutos. Sacar el recipiente, darle unas vueltas y según la potencia de tu microondas hacerlo otros 3-7 minutos (yo lo tuve otros 3, pero Teba me dijo que ella lo tenía 7 minutos más). Batir los huevos y mezclar con la patata ya hecha. Hacer la tortilla en una sartén.

2 comments:

teba said...

Tortila ederra!!!
Eskerrik asko aipatzeagatik neure "trikimailua" dela.
Tortila osasuntsua eta koipe gutxikoa, ¡viva la operación bikini!

Gozoa, eeeeeeez????
Nik erein (laurel) osto txikia ere botatzen diot eta primeran ateratzen da.
Muxu bat Olaiatxo!!

behiala said...

Ez horregatik! Meritua zurea da, eta ez dizut kenduko!! jeje Benetan asko gustatu zitzaigula microuhinean prestatzearena. Laurela ziur oso ondo geratzen zaiola, eta neri erromeroa patatekin ere asko gustatzen zait

Muxu bat!
Olaia