2010/02/21

Ogi-barrak / Barras de pan


Gaurko ogiek barra itxura dute, dendetan ohikoenak direnak. Aspalditik nuen horrelako ogia egiteko gogoa, izan ere, normalean moldeko ogia edo ogi handiak (borobilak zein pixka bat luzexkak) egiten ditut, eta oso aproposak dira gero tostadak berauekin egiteko (nik normalean gosaltzeko soilik jaten dut ogia) baina noizean behin ogitarteko bat jatea ere gustoko dut, eta horretarako barra hauek aproposagoak dira, nire ustez.

Ama orez eginiko ogiak dira, batez ere gari irin zuria dutenak, baina erdi-osoko zekale irin pixka batekin, zapore gehiago izan dezaten. Ogia egiteko prozesua? Ama orearekin jarraitzen dugun prozesu arrunta da, azken zatia ezik, ogiari itxura emateko zatia.

Los panes de hoy tiene forma de barra, los más comunes en las tiendas. Hacía tiempo que quería hacer un pan así, ya que normalmente suelo hacer pan de molde o panes más grandes (redondos o alargados), que son muy adecuados para hacer tostadas (yo normalmente sólo como pan para desayunar), pero de vez en cuando también me gusta comerme un bocadillo, y estas barras son más adecuadas para eso en mi opinión.

Están hechas de masa madre, y sobre todo llevan harina blanca de trigo, pero también tienen un poco de harina semi-integral de centeno, para que tengan más sabor. ¿El proceso para hacer el pan? El típico cuando hacemos pan con masa madre, menos la última parte (la de dar forma al pan).


Osagaiak: / Ingredientes:
  • 400g indarreko gari irin zuri / 400gr de harina de trigo blanca de fuerza
  • 100g erdi-osoko zekale irin / 100gr de harina semi-integral de centeno
  • 200g ama ore bizi-bizi / 200gr de masa madre bien despierta
  • 280ml ur epel / 280ml de agua templada
  • 5g gatz / 5gr de sal
  • 10g azukre / 10gr de azúcar

Osagai guztiak ondo nahastu goilara batekin eta eskuekin ondoren, dena guztiz nahastua egon arte. Ondoren, 30 minutuz horrelaxe utzi irinak ura xurga dezan (errazago landuko dugu, gutxiago itsatsiko delako eskuetara). Itxaron denbora pasa denean, ondo oratu (nahiago duzuen teknikaz) orea ondo egon arte (10 minutu inguru).

Olioz margoturio ontzi batean sartu eta film-arekin estali (lehortu ez dadin). Leku epelean laga 3:30 ordu inguruz (tamainaz bikoiztu behar da). Ondoren, orea 2 zatitan banatu (2 barra egiteko) eta bakoitzari bola itxura eman, gainazalean tentsioa sor dadin. Ondoren, luzatzen joan behar gera, barrak osatu arte. Hau nola egin behar den nik baino hobeto azaltzen duen bideo bat ikus dezakezue ondorengo loturan:

Barrak egiteko bideoa

Barrak eginak ditugunean, labeko ontzian paper begetala jarri, eta gainean ogi-barrak jarri. Film-arekin estali eta utzi 1:30 orduz berriz hazi daitezen. Labea 230ºC-tara berotu eta ura duen ontzi bat jarri azpikaldean lurruna sortzeko. Ogi-barrei taxu batzuk egin eta labera sartu. 20 minutuz egin 230ºC-tara labearen aldeetara ura lurrunduz, eta ondoren, 200ºC-tara amaitu beste 15 minutu inguruz. Labetik atera eta utzi ondo hozten.

Mezclar bien todos los ingredientes, primero con una cuchara y luego con las manos, hasta que esté todo bien mezclado. Después, dejarlo 30 minutos así mismo, para que las harinas absorban el agua (lo amasaremos más fácilmente, porque se pegará menos a las manos). Cuando se haya pasado la espera, amasar bien (con la técnica que prefiráis) hasta que la masa esté bien (unos 10 minutos).

Meter la masa en un cuenco untado de aceite y tapar con film (para que no se seque). Dejarlo en un sitio templado durante unas 3:30 horas (tiene que doblar su volumen). Después, partir la masa en dos (para hacer 2 barras) y darle forma de bola a cada na, para que se cree tensión en la superficie. Luego hay que ir estirándolas, hasta formar las barras. En el siguiente enlace podéis ver un vídeo que explica mejor que yo cómo formar las barras:

Vídeo para formar las barras

Cuando tengamos hechas las barras, poner papel vegetal en la bandeja del horno, y encima las barras. Tapar con film y dejarlas 1:30 horas para que vuelvan a crecer. Calentar el horno a 230ºC y poner dentro una fuente con agua, para que cree vapor. Hacerle unos cortes a las barras en la superficie, y meter alhorno. Hornear durante 20 minutos a 230ºC echando vapor de agua a las paredes del horno de vez en cuando, y despues hornear otros 15 minutos a 200ºC. Sacar del horno y dejar enfriar.

4 comments:

intxaurtsu said...

Zelako itxura Olaia, nik ere goizean jan izaten dut ogia, baina azken boladan eguna ogia jaten ematen dut, eta maiz gertatzen zait otarteko bate egiteko ez izatea, nik uste ogi hau kopiatu egingo dizudala

Teba said...

Aupa Olaia,
Jakitearren; zuk zer oratze teknika erabili zenuen ogi hau egiteko? kuriosidadea baino ez da.
Muxu bat

behiala said...

Aupa Teba

ba nik nere bertinet teknika maitea erabili nuen. Badakit agian teknika arrunta egokiagoa dela, ez delako oso masa likidoa, baina es que bertinet teknika ikasi nuenetik... gozada bat da, eskuetan ez da ia itsasten,etab.

Olaia

Mª Jesus said...

Hoy he hecho yo también un par de barras de harina blanca y estaban buenísimas aunque ya estan en el congelador listas para el martes poder llevarme al instituto. Aunque debo reconocer que a mi me han salido un poco mas feas.

chao