2009/05/18

"Sagardotegi" Gazta-Tarta / Tarta de queso "Sidrería"


Tarta honi Sagardotegi gazta tarta deitu diot, sagardotegietako postre ohikoena gazta, intxaurrak eta membriloa direlako, eta nik gazta-tarta hau membrilo eta intxaurrekin apaindu dudalako. Normalean gazta tartak mermeladarekin apaintzen ditut, baina membrilo eta intxaurrekin proba egitea otu zitzaidan, eta benetan emaitza bikaina lortu nuen. Oso goxoa geratu zen.

Pentsatuko duzuen moduan, gazta-tarta honek ez darama benetan gazta, baina oso antzeko zaporea du. Philadelphia gazta erabili ordez, duela gutxi aurkeztu nizuen sojazko zabaltzeko gazta erabili dut, eta esnegain normala erabili ordez, sojazko nata erabili dut. Baina benetan esan behar dizuet, diferentzia ia ez dela nabaritzen. Nik tarta hau askotan egin izan dut intolerantzia nuela jakin aurretik, eta pena asko ematen zidan berriz jan ezin izateak, eta esperimentu hau egitea pentsatu nuen. Askotan errepikatuko dudan esperimentua, uste dut. Hala ere, gazta-tarta arrunta egin nahi baduzue (intolerantzia ez daukan bati oparitzeko, adibidez) philadelphia gazta eta esnegain normala erabil itzazue.

Ha esta tarta la he llamado Tarta de queso Sidrería porque en las sidrerías el postre más típico suele ser el queso con nueces y membrillo, y yo esta tarta la he decorado con membrillo y nueces. Normalmente las tartas de queso las suelo decorar con mermelada, pero se me ocurrió decorarla con membrillo y nueces, y el resultado fue muy bueno. Quedó muy rico.

Como os imaginareis, esta tarta de queso no lleva queso, pero tiene un sabor muy parecido. En vez de utilizar queso philadelphia, he utilizado el queso para untar de soja que os presenté hace poco, y en vez de utilizar nata normal, he utilizado nata de soja. Pero si os tengo que decir que realmente casi no se nota la diferencia. Yo esta tarta la solía hacer mucho antes de conocer mi intolerancia, y me daba mucha pena no volverla a comer, y se me ocurrió hacer este esperimento. Y creo que será un esperimento que repita muchas veces. Aún así, si quereis hacer la tarta de queso normal (para regalarse a alquien no intolerante, por ejemplo) sustituid por queso philadelphia y nata normal.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • Gaileta pakete 1 / 1 paquete de galletas
  • 250g margarina (laktosa gabea) / 250gr de margarina (sin lactosa)
  • 250g zabaltzeko gazta / 250gr de queso para untar
  • 250ml soja nata / 250ml de nata de soja
  • 3 arraultza (gorringo eta zuringoak banaturik) / 3 huevos (separando claras y yemas)
  • 3 goilarakada azukre / 3 cucharadas de azúcar
  • 3 goilarakada irin / 3 cucharadas de harina
  • Membriloa / Membrillo
  • Intxaurrak / Nueces

Hasteko, tartaren azpikaldea prestatuko dugu. Horretarako, gaileta pakete osoa txiki-txiki egin eskuekin, edo trituragailu batekin. Ondoren, margarina urtu eta gailetarekin ondo nahastu. Nahaski hau tartak egiteko molde baten azpikaldetik zabaldu eta goilaratxo batekin ondo zapaldu gogor xamarra gera dadin.

Gorringoak eta zuringoak banatu, eta zuringoak elur puntuan jarri. Gorringoak, azukrearekin nahastu irabiatuz pixkat igo eta zuritu arte. Ondoren, gazta gehitu eta oso ondo nahastu. Soja-nata ere gehitu eta nahastu. Azkenik, irina gehitu behar zaio, tamizatuz bolatxoak gera ez daitezen. Elur puntuan dauden zuringoen erdia gehitu eta ondo nahastu. Ondoren, kontu handiz gehitu gainontzeko zuringoak eta poliki poliki nahastu jeitsi ez dadin. Nahaski guzti hau gailetaren gainean jarri moldean.

Labea 140ºC-tara berotu. Bertan egin tarta ordubetez. Ondoren, labea itzaldu eta pixkat epeldu arte barruan utzi tarta. Membriloa pixka bat nahastu bigundu arte. Tarta labetik atera, eta bigunduriko membriloa zabaldu gainetik. Azkenik, intxaur batzuekin apaindu. Hozgailuan hozten utzi.

Para empezar, prepararemos la base de la tarta. Para ello, trocead muy pequeño un paquete de galletas con las manos, o con una trituradora. Después, derretid la margarina y mezcladla con la galleta. Repartid esta mezcla por la base de un molde para tartas, y aplastad bie con una cucharilla para que quede duro.

Separad las claras de las yemas, y poned las claras a punto de nieve. Las yemas, mezcladlas con el azúcar y batir hasta que suban un poco y se blanqueen. Después, añadir el queso y mezclad bien. Añadid también la nata de soja y mezclad. Por último, hay que añadir la harina, tamizándola para que no se hagan grumos. Añadid la mitad de las claras a punto de nieve, y mezclad. Después, añadid con mucho cuidado el resto de las claras y mezclad con cuidado de que no bajen. Poned esta mezcla encima de la galleta en el molde.

Calentad el horno a 140ºC y hornead la tarta durante una hora. Después, apagad el horno y dejad dentro la tarta un poco para que se temple. Mezclad bien el membrillo para que se ablande un poco. Sacad la tarta, y repartid por encima el membrillo. Por último, decorad co unas nueces peladas. Dejad enfriar en la nevera.

8 comments:

Juantxo said...

Gazta tarta sarritan egiten dut baina, beti mermelada jartzen diot.
Oso ideia ona iruditu zait, bururatzea ere!! Hau probatu beharra zegon.
Besarkada bat,
Juantxo

behiala said...

Kaixo Juantxo,

Probatu, probatu! Eta esan zer iruditu zaizun emaitza. Nik ere orain arte beti egin izan dut mermeladarekin (marrubi, frambuesa edo antzekoeki). Eta kasualitatez ideia hau bururatu zitzaidan...

Ondo segi!!
Olaia

idu said...

Bai izen aproposa olaia!
Kriston itxura du

Juantxo said...

Sartu zara Ibanen blogean?

behiala said...

Kaixo Idu!

Pozten naiz gustatzea!

Kaixo Juantxo!

Bai, ikusi dut donostian kurtso bat prestatzeko ideia duela, ze ondo!! Ea noiz egiten duen...

Ondo segi biok!
Olaia

idu said...

Edozein apunta daiteke kurtso horietara? Ea datak argitzen dituen eta joan naitekeen!

behiala said...

Kaixo Idu,

Nik uste, edozein apunta daitekeela. Adi egon beharko gera, ea datak etab. noiz jartzen dituen. Ondo segi!

Olaia

Juantxo said...

Edozein apuntatu daiteke, bitan egonda nago eta merezi du. Dakiena oso ondo transmititzen du, azkenean ikastaroa motzegia dela sentzazioarekin ateratzen zara.

Juantxo