2010/11/17

Patata bonbak / Bombas de patata



Duela hilabete pare bat Donostiako Garraxi jatetxe barazkijalean bazkaldu genuen, eta bertan, barazki minez beteriko patata batzuk jan genituen eta asko gustatu zitzaizkigun. Ordutik hona, askotan egin ditugu patata bete horien gure bertsioa, eta gaurko hauek dira.

Hace un par de meses fuimos a comer al restaurante vegetariano Garraxi de Doinostia, y allí, comimos unas patatas rellenas de verduras picantes, y nos gustaron mucho. Desde entonces, hemos hecho nuestra versión de esas patatas rellenas muchas veces, y son estas de hoy.



Osagaiak (2-3 pertsona): / Ingredientes (2-3 persona):
  • 2 patata / 2 patatas
  • Ogi arraspatua / Pan rallado
  • Arrautza 1 / 1 huevo
  • Barazkiak (tipula, piperrak, alberjinia, kalabazina...) / Verduras (cebolla, pimientos, berenjena, calabacín...)
  • Saltsa mina / Salsa brava


Barazkiak zati txikietan moztu, eta olio eta gatz pixka batekin egin bigunak egon bitartean. Ondoren, sutik kendu eta saltsa mina gehitu eta nahastu. Bitartean, patatei azala kendu, eta zati batzuetan moztu. Ondoren, plater batean jarri eta mikrouhin labean egin estalirik 10 minutu inguruz, noizean behin pixka bat nahastuz. Patata biguna egon arte egin. Ondoren, mikrouhin labetik atera, sarde batekin ondo zapaldu eta epeltzen utzi (eskuak ez erretzeko).

Patata epela dagoenean, eskukada bat hartu, erdian zulo bat egin, eta barazki batzuk sartu barruan. Ondoren, patata gehiagorekin estali eta bola itxura eman. Bola guztiak eginak daudenean, arrautza eta ogi arraspatutik pasa, eta oliotan frijitu (kroketa batzuk izango bailiran). Oliotik ateratzerakoan paperetik pasa gehiegizko olioa kentzeko.

Cortar las verduras en trozos pequeños, y freir en una sartén con un poco de aceite y sal, hasta que estén blandas. Después, separar del fuego, añadir salsa brava y mezclar. Mientras tanto, pelar las patatas, y cortar en trozos. Después, poner la patata en un plato, y hacer en el microhondas tapado durante unos 10 minutos, mezclando de vez en cuando. Hacer hasta que la patata esté blanda. Después, sacar del microhondas, machacar con un tenedor y dejar templar (para no quemarnos las manos).

Cuando la patata esté templada, coger un puñado, hacerle un agujero en la mitad, rellenar con verduras y cerrar con más patata. Darle forma de bola. Cuando estén todas las bolas hechas, pasar por huevo y pan rallado, y freir en aceite (como si fueran croquetas). Al sacar del aceite pasar por papel, para quitarles el aceite sobrante.

11 comments:

intxaurtsu said...

Zein ondo geratzen diren, ezta Olaia? Nik ere antzera egiten nituen, eta dagoeneko ahaztuta nituen, orain zuk gogorarazi dizkidazula berregin beharko ditut, muxu handi bat potxola, ia goiz Vietnameko argazkiak ikus ditzakedan...

axeridantza said...

Kategoriko patatak egin dituzu Olaia. Itxura ederra dute. Egiteko errazak dirudite gainera, etxean proba egin beharko dut. Etxekoei pikantia izugarri gustatzen zaie, eta ziur arrakasta izango dutela eta. patxo bat!!!!!!!

idu said...

Asko gustatzen zait Garraxi jatetxea, uste dut patata hauek ez ditudala inoiz eskatu. Oso itxura ona dute , uste dut datozen egunetan probatuko ditudala

behiala said...

@intxaurtsu: Guri asko gustatzen zaizkigu, ze gainera horrela hozkailutik ditugun barazki soberakinak erabiltzen ditugu, eta saltsa-min puntuak kriston tokea ematen dio.

@axeridantza: Bai, oso errazak dira egiten, kontuz ibiltzeko gauza bakarra patata epeltzen uztea da, ze nik pazientzia gutxi dakat, eta behin baino gehiagotan eskua erre det! jeje

@idu: Nik ere oso gustoko dut Garraxi jatetxea. Gainera, eguneko menuan, beti dituzte plater beganoak (beraz, esnekirik gabeak) eta beti jan dezaket zerbait! (Sinetsi dazu, hori ez dela erraza laktosarekiko intolerantziarekin...)

Muxu bana guapetonas!

Parella amb gat said...

Mila esker zure mezuagatik. Niri ere, beste blog bat euskaraz aurkitzea asko gustatzen zait, eta zurea zerrendan dago ;)

Aizu, nahiz eta ez naiz ez daukat laktosa intolerantzia, saiatuko naiz errezetak egin... eta patata horiek... ains... zelako itxura

behiala said...

Ongietorri!!

Nire errezetak egiteko ez dezu laktosa intolerantzia izan beharrik! Eta patata hauek mundialak dira!

Olaia

Teba said...

Patata beteak ederrak zeureak!!! Betegarriak, merkeak ta osasuntsuak. Zerrendan apuntatuko dut errezeta.
Muxu haundi bat

behiala said...

@Teba: gainera mikrouhin labean egiten dut patata, zuk erakutsi zenidan moduan. Eta horrela ez dut ezer zikintzen, eta goxo-goxoak geratzen dira.

Olaia

Sense Sin Lactosa said...

Acabo de descubrir vuestro blog sobre las recetas sin lactosa. ¡Son fascinantes! Lo que más gracia me ha hecho ha sido que hemos coincidido en ser bilingues. Saludos desde Catalunya

behiala said...

Hola!

Yo tampoco conocía tu blog. Lo acabo de añadir en la lista de blogs 0% lactosa de mis enlaces.

Empezaré a visitar tu blog ahora que lo conozco!

Olaia

Eva - www.recetasthermomixweb.com said...

Gracias por la receta. Parece facil y sencilla. Tienen que saber riquísimas las patatas.