2009/12/17

Oilasko errea barazkiekin / Pollo asado con hortalizas


Gaurko errezeta oso erraza da, ia ez da ezer egin behar, baina horrelako errezetak askotan gehien erabiltzen ditugunak direnez, nik uste ere bere lekutxoa merezi dutela. Ez da hala? Sukaldean jarduteko denbora gutxi dugunean horrelakoak egiten ditugu askotan, eta ez dira asko landutako errezetak baino txarragoak nire ustez.

La receta de hoy es muy sencilla, casi no hay que hacer nada, pero siendo muchas veces recetas como esta las que más preparamos, yo creo que merecen su sitio también. ¿No es así? Cuando tenemos poco tiempo para dedicarle a la cocina, solemos preparar cosas como estas, y en mi opinión no son peores que las que están muy elaboradas.

Osagaiak: / Ingredientes:
  • Oilasko 1 / 1 pollo
  • Kalabaza / Calabaza
  • Patatak / Patatas
  • Gatza, pipermin beltz hautsa, oliba olioa / Sal, pimienta negra en polvo, aceite de oliva

Oilaskoa ondo garbitu, izan ditzakeen tripakiak kenduz eta geratzen zaizkion lumak ere kenduz. Gatza, piperminak eta olioarekin igurtzi kanpotik eta barrutik, eta laberako ontzi batean jarri. Patatak eta kalabaza zuritu eta zati nahiko handietan moztu. Oilaskoari gehitu eta gatz pixkat eta oliba olio txorrot bat bota gainetik barazkiei. Labean egin 200ºCtara 50 minutu inguruz (oilaskoaren tamainaren arabera denbora alda daiteke). Amaieran, labearen gratinadorea jarri martxan 5 minutu inguruz (kontuz ibili erre ez dadin) oilaskoaren azala kurruskaria gera dadin.

Limpiar bien el pollo, quitándole las visceras y las plumas que le puedan quedar. Untar el pollo con sal, pimienta y aceite de oliva por fuera y por dentro, y poner en una fuente para el horno. Pelar las patatas y la calabaza, cortar en trozos bastante grandes, y meter las hortalizas en la fuente junto con el pollo. Ponerles una pizca de sal y un chorrito de aceite de oliva a las hortalizas. Hornear a 200ºC durante unos 50 minutos (el tiempo puede variar según el tamaño del pollo). Al final, gratinar en el horno durante unos 5 minutos (vigilar para que no se queme el pollo) para que la piel del pollo quede crujiente.

4 comments:

intxaurtsu said...

Klaro baietz!!! Betiko errezetak bultzatu behar ditugu, ala gauza beriziak jan beharko genituzke egunero? Ba ez, betikoak oso onak diraaa...

Juantxo said...

Nik hauek nahiago ditut, gehio landutakoak ere gustatzen zaizkit baina hauek ... Gauza umilak geroz ta gehiago gustatzen zaizkit. Kriston itxura dauka.

Muxu bat

Unknown said...

Aii, ez nuke nik hau angulengatik aldatuko!!ummmmm

Maddi said...

A ze itxura dakan oilasko horrek!mmmm!